Maiatzaren 14an
Ohiko Bilbo Zaharreko Azoka ospatuko da berriz Mariaren Bihotza Plazan. San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkarteak antolatu egiten duen ekimena da hau, Bilbao Ekintzaren laguntzarekin eta BilbaoHistorikoren kolaborazioarekin. Auzoetako ostalaritza eta merkataritza sustatzeko helburua du.
Horrela, aurrekoetan bezala, azokara hurbiltzen den orok giro alai, bohemio eta kulturalaz gozatzeko aukera izango du, zalantzarik gabe.
Disfrutatzeko eta gauza berriak aurkitzeko gunea da, 50 postutan baino gehiagotan barrena ibiliz. Plazan bertan diskoak, bigarren eskuko arropa, bitxiak, artelanak, antzinatasunak, jostailuak… aurkitu ahal izango ditugu.
Aukera bikaina gauza esklusiboak, originalak eta desberdinak aurkitzeko, auzoko musika-giroaz gozatzen dugun bitartean. Oraingo honetan, Euskal Rap Kultur Elkartearen esku geratuko da jai-giroa, egun honetarako bereziki prestatu duten hainbat estilotako musika urbanoarekin, hala nola, rap edo trapa. DJ Saugga, Layel Mc, Odo Poison edo Lyl Davinci bezalako artisten eskutik musikaz gozatuko dugu.
