Bilbao Gabonak

Bilbok #BILBAOGABONAK ekimena jarriko du martxan, bihartik aurrera. 100 ekitaldi baino gehiago eskainiko dituzte, datozen asteak magiaz eta herritar guztientzako aisialdi- eta kultura-jarduerez betetako garaia izan daitezen.

Urtarrilaren 5era arte, haur eta helduentzako jarduera ugari egongo dira.

Gabonek egitarau irisgarria, arrazoizkoa, interesgarria eta askotarikoa behar dute, eta, horregatik, Gabonen espirituak hartuko ditu Bizkaiko hiriburuko auzoak, datozen asteetan arte eszenikoekin, musikarekin eta euskal folklorearekin gozatu ahal izateko —dagozkion segurtasun-neurri guztiak beteta—.

#BILBAOGABONAK programaren jarduera gehienak udaltegietan egingo dira; baina uriko beste txoko enblematiko batzuetan ere gozatu ahalko da egitarauaz (hala nola, elizetan eta plazetan).

Hitzordu guztiak doakoak izanen dira toki guztiak bete arte, honako hauek izan ezik:

  • Bidebarrietako Liburutegian eta Bertendona institutuan egingo diren kontzertuak (azaroaren 29an eta abenduaren 2, 3, 10 eta 11n). Sarrerak, 5 € www.bilbaokultura.eus helbidean.
  • ZKZ ‘21 Topaketako ikuskizunak: Sarrerak: www.zirkozaurre.com.

TOKIKO TALENTUAREN ALDEKO APUSTUA

Beste behin, kultura-eragileei laguntzeko konpromisoa hartu du Udalak, eta, hala, #BILBAOGABONAKen «0 km» ekoizpenen eta gure inguru hurbileneko talentua aldarrikatzearen aldeko apustua egin du erakundeak, berriz ere.

Bilbo, bere proposamen sorta zabalari esker, aisia eta kulturaren erreferente eta bisitarien erakargune izango da Gabonetan, berriro ere. Ehun hitzordu baino gehiago programatu dira egun bakoitzerako, uri osoan zehar, datozen 7 asteetarako.

#BILBAOGABONAKeko jardueretarako sarrera librea izango da, edukiera bete arteMaskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, #BilbaoGabonakeko ekitaldi guztietan.

KULTURA-PROGRAMAZIOA AUZOETAN (AZAROAREN 24TIK URTARRILAREN 5ERA)

ARTE ESZENIKOAK

#BILBAOGABONAKek arte eszenikoen egitarau zabala du: antzerkia, clown, zirkua, magia, bakarrizketak eta inprobisazioak eskainiko ditu, besteak beste.

Umoreari dagokionez, bilbotarrek Gurutze Beitiaren eta Aroa Berrozperen bakarrizketekin gozatu ahalko dute: lehena, Olabeagako Udaltegian abenduaren 23an; eta, bigarrena, abenduaren 29an izango da Olabeagako Udaltegian. Horiez gain, Mikel Bermejok, Mitxel Santamarinak eta Leire Orbek inprobisazioak eskainiko dituzte abenduaren 1ean, Santutxuko Udaltegian.

Gabonetan, nola ez, etxeko txikiak dira protagonistak, eta #BILBAOGABONAKek kontuan hartu du hori. Haientzako antzerki-proposamen zabalaz gain, umeak Titiriguiri, Firulete Antzerkia, Antzezkizuna Giñol, Toni La Sal, Bihar eta Ttipia Antzerkia txotxongiloetara hurbildu ahalko dira, eta Sorgina Txirulina eta Apika Taldearen ipuin-kontalarien saioetara ere bai.

Zirkuak ere garrantzi handia izango du #BILBAOGABONAKen. ZKZ Topaketa egingo dute Bilborock Aretoan eta Etxebarria parkean jarritako karpan, abenduaren 5etik 7ra bitartean. Hala, bada, Zirkozaurrek jaialdi bihurtutako zirkuko artisten urteroko topaketa egingo du, berriro ere, eta honako hauek hartuko dute parte laugarren edizio honetan: Javi Javichy, Wilbur, Vaques, Firulete Antzerkia, The Shesters eta Fan Fin Fon.

EUSKAL FOLKLOREA

Euskal folklore herrikoiak badu bere lekua #BILBAOGABONAKeko kultura-programazioan.

Euskal folklorea sustatzeko eta bere garrantzia nabarmentzeko, datozen asteotan 19 ekitaldi egongo dira, guztira, honako plaza hauetan banatuta: Zorrotza, Elorrieta, Indautxu, Deustu, Uribitarte, Santutxu, Ibarrekolanda eta Santutxu. Horrela, erromeriak, kalejirak, erraldoi-dantzak eta euskal dantzak egingo dituzte Errekalden, Botikazarran eta San Inazion, Bilboko Batasuna Arraizbide, Beti Jai Alai, Bihotz Alai, Ibai Arte, Goi Alde, Ondalan eta Salbatzaile dantza-talde bilbotarren eskutik.

Gainera, bertsolari ezagunenetako batzuek bertso-saioak eskainiko dituzte: Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan, eta Maite Berriozabal gai-jartzaile (abenduaren 9an, Deustuko Udaltegian).

ARGAZKIGINTZA

«Argazkineta» ekimenak partekatu egingo ditu Santutxun hilabete hauetan, auzotarren laguntzarekin, bildutako oroitzapenak. Ekitaldi dibertigarri, parte-hartzaile eta atsegina izango da: urrian eta azaroan zehar proiektura hurbildu zirenek helarazitako argazkiak, bideoak, oroimenak eta bizipenak proiektatuko dira. Ikuskizuna abenduaren 15ean izango da, Santutxuko San Francisquito elizan.

MUSIKA

Bilboko Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Otxarkoaga, Indautxu, Errekalde, Deustu, Abusu, Abando, Txurdinaga, eta San Adrian auzoetako elizek Gabonetako abesbatzak hartuko dituzte, azaroaren 25etik (osteguna) urtarrilaren 4ra arte.

Aurtengo edizioan, 23 taldek hartuko dute parte. Kanta klasikoak, herri-kantak eta eliza-musika uztartuko dituzte, arreta berezia jarrita Gabon-kantei eta sasoi horretako bestelako kantei.

Bilboko elizetan musika barrokoko kontzertuak ere egongo dira Gabon hauetan.

Baina horiek ez dira izango datozen asteetan egongo diren musika-proposamen bakarrak: Bertendona Institutuak «Mila Musika Haria» programa hartuko du, berriro ere —hari-instrumentuen inguruan sortutako musikari eskainitako musika-zikloa da—. Aurtengo edizioan, Adama Guindo & Juan Carlos Maffre (abenduak 2), Bapo Estéreo (abenduak 3), Germán Díaz & Benxamín Otero (abenduak 10) eta Howdy (abenduak 11) bandek hartuko dute parte . Kontzertu horietarako sarrerak 5 eurotan izango dira.

Bestalde, abenduaren 19an, Bilbainaden Urteko Gala egingo dute, Arriaga Antzokian, Udalak antolatutako Bilbainaden XXXIII. Lehiaketako irabazleekin.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

Bidebarrieta Kulturgunea da Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako eremua. Bere helburuen artean dago kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea:

  • BERTSOAK: Xabier Artaetxebarria, Miren Basaras, Josu López-Gazpio, Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Kike Amonarrizproposamen oso berezi batekin datoz: Bertsozientzia Saioa (abenduak 1).
  • ZIKLOAK: «Gaurkotasunarekiko topaketak», Ana Carbajosa, Dani Álvarez eta Mikel Reparazekin (azaroak 29); «Bidebarrieta zientifikoa», Almudena García Rubiorekin (abenduak 13) eta Koldo García Etxebarriarekin (abenduak 15); eta «Eztabaidak literaturarekin», Arantxa Urretabizkaia, Miren Amuriza eta Aritz Gorrotxategirekin (abenduaK 14).
  • KONTZERTUAK: Elkano Browning Creamek Eup diskoa aurkeztuko du, azaroaren 26an (sarrerak salgai); eta Eñaut Elorrietak, berriz, Irteera argiak partekatuko du ikus-entzuleekin (abenduak 3).
  • LIBURU AURKEZPENAKInhumanos, Philippe Claudel eta Iñaki Estebanen eskutik (abenduaren 2a); eta Miren Agur Meaberen Cómo guardar ceniza en el pecho (abenduak 9).
  • ANTZERKIALa decisión de Juana Mir, Teatro Divergenterekin (abenduak 17).

BILBOKO KULTURA-SOZIETATEEN PROGRAMAZIOA

AZKUNA ZENTROA

Azkuna Zentroak «Roma Akademia» erakusketa proposatzen du. Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) urteko bekari esker, Erroman, Espainiako Errege Akademian, bizi diren 45 artistek garatutako obra eta proiektuak biltzen ditu ekimenak.

Gainera, BBK Mediatekak EKOsystem proiektua jarri du abian: Txikitekaren erabiltzaileak literaturara eta arte garaikidera hurbiltzea sustatzen duen jarduera-multzo bat. Plastikozko botilak, tapoiak eta poltsak sartuko dira, besteak beste, Medialab 1 eremuan, eta artelan bikainak egiteko berrerabiliko dituzte. Mediatekaren gune horretan, beraz, artea, literatura eta ingurumenarekiko errespetua izango dira protagonistak.

BILBAOARTE

AbenduanAteak zabalik/Puertas Abiertas 2021 jardunaldiak egingo dira, 2021ean garatutako proposamen artistikoen erakusketa kolektiboarekin. Erakusketa abenduaren 9an inauguratuko dute, eta ikusgai egongo da abenduaren 17ra arte. Horrez gain, abenduaren 10ean bisita gidatuak egingo dituzte, sarrera librearekin, aldez aurretik erreserbatuta. Eta, azkenik, abenduaren 14an eta 15ean, topaketak egingo dituzte artistekin, beren proposamenetan sakontzeko.

Ohi bezala, Art House Zinemak Nunzia De Stefanoren Nevia bezalako filmak proiektatzen jarraituko du.

BILBAO MUSIKA

Abenduan eta urtarrilean, Bilbao Musikak antolatutako ekimen ugari egongo dira. Garikoitz Mendizabalek gidatuta, Txistularien Udal Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu, abenduaren 1ean, 3an, 11n, 17an, 20an eta 22an, eta urtarrilaren 17an eta 31n. Berreginen Museoa, Bidebarrietako Liburutegia, Plaza Barria eta Euskalduna Jauregia izango dira emanaldien agertoki nagusiak.

Bestalde, Bilboko Udal Musika Bandak lau kontzertu programatu ditu: 2, abenduan eta beste 2, urtarrilean. Eta Musika Eskolak ere egitarau oparoa eskainiko du, hamar musika-emanaldirekin. Jam Sessionak, entzunaldiak, erromeriak, piano- eta akordeoi-entzunaldiak, kantu moderno eta lirikoa, eta konbo kontzertuak egongo dira, besteak beste.

TEATRO ARRIAGA

Arriaga Antzokiak erritmoz betetako Eguberri oso musikal baten aldeko apustua egin du aurtengoan. Eta, aurrerapen gisa, abenduaren 6an Harlem Gospel Choir taldearen emanaldia egongo da.

Halaber, 15eanRossini abesbatzak Rossini On Air: Christmas Edition” aurkeztuko du

Abenduaren 26tik 28ra bitartean, munduko nazioarteko konpainia ospetsuenetako bat hurbilduko zaigu: MayumanaCurrents beren azken lanarekin. Eta, 2021. urtea amaitzeko, euskarazko proposamen interesgarri bi eskainiko ditu Arriagak: lehenengoa abenduaren 29an izango da, Hurkus & Laika: bi ipuin musikatuak; eta, urteko azken hitzorduan, abenduaren 30ean, Ruper Ordorika izango da protagonista.

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!