Azkuna Zentroa – 2022ko egitaraua

Azkuna Zentroak 200 jarduera eta 5 erakusketa baino gehiago antolatuko ditu 2022an

2021 urtean zehar 2 milioi persona baino gehiagok gozatu dute zentroko zerbitzuez, kulturak pertsonentzat duen garrantzia eta beharra erakutsiz.2021ean kultura garaikidea eta gizartea lotzen jarraitu du AZk.

Arte garaikidea – Bost erakusketa 2022an

2022an, Azkuna Zentroko arte bisualen ardatza indartu egongo da, guztira 5 erakusketa antolatuz. Gainera, AZk hainbat luzera eta formatutako 200 jarduera baino gehiago programatu ditu, erakusketatik kontzertuetara, zuzeneko arteetatik letretara, topapeta handietatik hausnarketa eta eztabaidarako gune itimoagoetara, programazioaren erdigunean artistak daudela.

Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans” erakusketak denboraldia hasiko du martxoaren 11an erakusketa aretoan. Azkuna Zentroak Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoarekin batera ekoitzitako erakusketa da, Paul B. Preciado filosofo, arte komisaria eta idazleak komisariatuta. Gorputza, generoa edo identitatea kategoria anitz eta aldakor gisa isaltze duen proiektua da.

Ondoren, “Somewhere From Here to Heaven” aurkeztuko da, belaunaldi desberdinako zinemagileen konstelazioa marrazten duen ikus-entzunezko erakusketa. Belaunaldi hauek guztiak Bruce Baillieren unibertsoan inspiratu ziren, 2020an hil zen 60 eta 70ko hamarkadetako zinegile “esentziala” izan zena.

Arte Biziak – Forma eszeniko berriak eta musika esperimentala

Arte Bizien programazioaren ildoa jarraituz, eszenAZ zentruko arte eszenikoen denboraldiak aurrera jarraituko du. Lehenengo hiruhilabetean soilik, Azkuna Zentroak Julián Pacomioren Apocalipsis entre amigos o el día simplemente performancea proposatzen du. Performance hau martxoaren 5eko egunsentian izango da, Javier Arbizuk Komisario Berriak programan komisariatutako Talud mediodía proiektuaren barruan. Otsailaren 24an, Sleepwalk Collective konpainiak “Swimming Pools” aurkeztuko du, bere azken proiektu kreatiboa. Desirari eta malenkoniario buruzko pieza psikodelikoa da hau, etorkizunaren distira itsugarripean bizitza nola izan litekeen azaltzen duena.

Zine eta ikus-entzunezkoa

Zinematekaren programazioa 2022an hasiko da Iciar Bollaini eskainitako ziklo monografiko batekin. Ondoren, emakumezko zinemagileek zuzendutako filmen sorta bat izango da, zeinen lehen film luzeek zinemaldi garrantzitsuenetan publikoaren eta epaimahaiaren aintzatespena ekarri baitiete. inema eta hezkuntza lotuz, aurten Zinemaz Blai – Eskolatik Zinemara programa jarriko da abian, Golem Alhondiga zinema-aretoekin lankidetzan egindako bitartekaritza programa berria, ikus-entzunezko ekoizpena eskola-publikoaren pentsamendu kritikoa sustatzeko tresna bideratzen duena.

Literatura – Hitza artearen sisteman

Gutun Zuria Bilbao, Letren Nazioarteko Jaialdia, itzulpengintzan oinarrituko da aurten, ez bakarrik literatur sisteman, baizik eta arte diziplinen arteko zubi gisa. Martxoaren 29tik apirilaren 2ra egingo da.

Sorkuntzari laguntza

Sorkuntzari laguntza funtsezkoa da Azkuna Zentroaren kulturarekiko konpromisoan. Dozenaka sortzaile daude AZrekin lotuta, programazio-lerroen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzen duten ekimenen bidez, publiko-komunitateera hurbilduz. Azkuna Zentriak topaketarako eta sorkuntzarako espazio eta plataforma gisa eboluzionatzen jarraitzen du, sorkuntzari laguntzeko Babestu programaren barruan dauden proiektu berriekin: M Benito Píriz, Tunipanea, Ander Pérez, Macarena Recuerda Sheperd, Balca Ortiga edo Victoria Ascaso artisten eskutik, alegia.

Hezkuntza eta bitartekaritza

2022an, kultura arloko hezkuntza- eta bitartekotza-programa baten garapenean aurrera egingo du Azkuna Zentroak, programazioaren zeharkako praktika gisa eta hausnarketa partakatuko prozesu gisa ulertuta, artearen eta Azkuna Zentroaren espazioaren inguruko esperientzia berriak bultzatuz. Proiektu guztiak programa publiko eta bitartekaritza-programa zabal batekin garatuko dira, sorkuntza garaikidea publikoaren aniztasunera hurbiltzeko, hausnarketa kolektiborako eta jakintzak trukatzeko espazioak sortzeko.

DendAZ

DendAZ. This is Basque Design testuinguruaren disenatzaileei eta artistei ikusgarritasuna emateko, haien lana sustatzeko eta lotura berrian ezartzeko Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaoren gunea da. Gune honetako salmentak % 20 baino gehiago hazi dira azken urtean.

Partekatu:

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!