Auzo baten erretratuak BBK Kunan

San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako auzoak ezagutu 55 erretratuen bidez, BBK Kunan

Begoña Elexpe argazkilariaren «Auzo baten erretratuak» erakusketa itzuli da.  Irailaren 1a arte, BBK KUNAko erakusketa-aretoan (Urazurrutia 3).

Auzo hauetara gerturatzen gaituzten 55 erretratuek auzoa ezagutzeko eta baloratzeko aukera ematen digute, jendea eta establezimenduak omenduz. 2020an Bilbao Historiko eta San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako Merkatarien Elkartearen eskutik sortu zen proiektua, 2022an berreskuratu egin da eduki, protagonista eta erretratu gehiagorekin, BBK-ri esker.

Erakusketarekin batera, programak, bisita antzeztuak eta jardunaldiak antolatu dira ekainerako. Horrela, ekainaren 11, 16 eta 25ean 4 bisita antzeztuko dira Nati Ortiz de Zarate artista eta modista ezagunaren eskutik. Auzo eta erakusketan barrena ibiliko dira, erakusketako protagonistetako batzuk ezagutuz; hau da, gure inguruko dendak, establezimendu eta tabernak, eta haiek zuzentzen dituztenak.

Partekatu:

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!