Arte Ederren Museoa – Mendiburu. Materia eta Memoria

Mendiburu: XX. Mendearen bigarren erdialdeko euskal artista esanguratsuenetako baten 120 obra

2021eko apirilaren 14a – 2021eko irailaren 5a

Remigio Mendiburu (Hondarribia, Gipuzkoa, 1931-Bartzelona, 1990) XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal eskultore nabarmenetako bat da. Garai hartako euskal artea berritzeko prozesuaren barruan sartzen da Mendibururen ibilbidea, 1966. urteaz geroztik Jorge Oteizak sustatutako Gaur taldean parte hartu baitzuen, Eduardo Chillida, Rafael Balerdi, Amable Arias, José Antonio Sistiaga, Néstor Basterretxea eta José Luis Zumetarekin batera. Askotariko ezagutza eta interesekin eta zein bere hizkuntzaz, margolari eta eskultore haiek guztiek bat egin zuten, Francoren diktaduraren ondoriozko isolamendua hausteko eta abangoardiarekin konprometitua zen artearen bitartez berena berreskuratzeko helburuarekin.

Chillidak eta Oteizak, hastapenetan batez ere, abian jarritako berrikuntza eskultorikoaren testuinguruan, Mendiburu gai izan zen bestelako interes eta prozedurak zituen lana sortzeko; egurra izan zen haren materia nagusia, eta bertako kultura hartu zuen eskultura guztiz pertsonal eta garaikidea sortzeko abiapuntu gisa.

Mendiburu. Materia eta memoria. Artistaren izaeran sakontzen du erakusketak, ehun pieza (eskulturak eta paper gaineko lanak) ingururen bitartez. Mendibururen ibilbide osoa biltzen da lan horietan: 1950eko hamarraldiaren amaieran hasi zenetik 80ko hamarraldiaren erdialdeko azken proiektuetaraino. Lan horietako asko ezezagunak dira eta lan multzoa BBKren babesari eta Mendibururen familiaren eta beste bilduma partikular batzuen eskuzabaltasunari esker erakusten da orain; horiekin bat egin dute Gasteizko Artium Museoak, Donostiako San Telmo Museoak edo Bilboko Arte Ederren Museoak.

Mendiburu

Partekatu:

Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp