fbpx

Merkataritzako bulego teknikoak

Merkataritzako bulego teknikoak

80bilbaoDendak bi merkataritzako bulego teknikoak ditu, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren zerbitzu dena, Bilbon kokatutako komertzioei aholkularitza eskaintzen diete eta hiriko elkarkidetzaren egitura bermatzeko lanean dihardute.

Merkataritzaren buleto teknikoak helbururik garrantzitsuenak merkataritza sektorearen profesionaltasuna gehitzea eta Bilboko merkataritza sektorearen jarduera ekonomikoak hobetzen laguntzen duten beharrezko baldintzak sortzea dira.

Bulego hauetan hainbat area lantzen dira: aholkularitza espezializatua, berrikuntzarekin erlazionatutako prozesuen bultzada, kalitatea eta teknologia berriak, informazio, heziketa, promozio eta animazio komertzialeko lanak, kontsulten ebazpenak (laborala, fiskala, juridikoa, gestio komertzialekoa, diru-laguntzak…), hiri mailako kolaborazio estrategiak promozionatzea…

Covid-19 Aholkularitza osoa

Une honetan, aholkularitza zerbitzu osoa eskaintzen da, Covid-19 dela eta. Gai desberdinen inguruko zalantzak argitzen dira, hala nola, jarduera eteteagatik prestazioa nola lortu, alokairuarentzako diru-laguntzak, bonu elektriko soziala, erakunde desberdinek aktibatutako finantzazio-lerroak, baldintzak eta zerga desberdinak ordaintzeko epe berriak. Horrez gain, jarraitu beharreko protokolo eta segurtasun neurrien berri ematen da ere.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailari esker zerbitzu hau eskaintzen du BilbaoDendak-ek, hiriko merkataritzaren profesionaltasuna indartzea eta merkataritza gure auzoetako aberastasunaren giltzarria izatea helburu duten Merkataritza Bulego Teknikoen bitartez.

Covid-19

 

Verification