Merkataritza Saltokiak
Modernizatzeko Laguntzak (MEC)

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2020ko Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak (MEC) abian jarri ditu.

ONURADUNAK: Jarduera nagusia merkataritza duten enpresa txiki eta ertainak, betiere jarduera bera garatzen gutxienez urtebetez aritu izatea, eskabidea aurkezten denetik.

DIRUZ LAGUNDUTAKO INBERTSIOAK:

  • A Inbertsioa: Lokala berritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, altzariak eta merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta elementuak, barrukoak zein kanpokoak. Gutxieneko inbertsioa: 4.000 euro (BEZa barik)
  • B Inbertsioa: Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak (saltoki bakoitzeko ekipo bakarra) baldin eta enpresa kudeaketa edo komertzializazio prozesuaren barne badaude, salmenta online dituzten web orriak eta web orriak gailu mugikorretara  egokitzea.

Gutxieneko inbertsioa: 900 euro (BEZa barik)

  • C Inbertsioa: COVID-19ak eragindako alarma-egoera dela-eta, merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitario egokietan garatzeko erositako aktibo finkoetan egindako inbertsioak (EZ higiene-maskarak, eskularruak, erabili eta botatzeko mantalak, etab.).

Gutxieneko inbertsioa: 900 euro (BEZa barik)

ZENBATEKOA: A eta B inbertsioak:onartutako inbertsioaren %16a

C Inbertsioak: onartutako inbertsioaren %30a

+ %2a

Merkataritza Elkartean egotea

+ %2a

Gestio softwarean edo salmenta onlineko web orrian inbertsioa egitea

+ %2a

Merkataritzarekin zerikusia duen araututako irakaskuntza duen langileria edo titularra izatea

+ %2a

Enpresaburuak “Berriz Enpresa” transmisio programan parte hartzeagatik

+ %2a

UNE 175001, erdi mailako bikaintasun ziurtapena edo Saltokitik Enpresara

+ %3a

Berdintasun edo Kontziliazio Plana, edo Gizon eta Emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea izateagatik.

+ %2a

Merkataritza-enpresa itxita egon bada, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoera dela eta.

+ %3a

Gutxienez langileri erdiak kontratu mugagabea izatea

+ %2a

Kontsumobideko Arbitraje Sisteman atxiki egotea

  • Diru-laguntza maximoa: 9.000 euro saltoki eta urte bakoitzeko.
  • 2019ko uztailaren 2tik 2020ko abuztuaren 4ra egindako inbertsioak onartuko dira soilik.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko uztailaren 4tik abuztuaren 4ra.

LAGUNTZEN ONARPENAK: Laguntzak sarrera ordena bidez ebatziko dira.

bilbaoDendak-ekin kontaktuan jarri eta eskaera tramitatzen lagunduko zaitugu

94 600 22 00 edo info@bilbaodendak.eus

Documentación para descargar: