fbpx

Oinarri

Oinarri

BILBAO DENDAK elkarteak OINARRI izeneko Elkarren Bermerako enpresarekin lankidetzarako hitzarmena sinatu du elkartutako ETE-en kudeaketa baliabideak optimizatu eta hobetu nahian, eta baita haien berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin.

Hitzarmen honi esker, elkartutako komertzioek Oinarriren zerbitzuak erabili ahal izango dituzte, enpresa txiki, ertain eta autonomoen finantzazioan espezializatuta dagoelarik.

Bilbao Dendak elkarteko kideak lehentasunezko finantzazioa lortu ahal izango dute, epeetan baita kostuetan ere, eta kolektibo honen beharrei egokitutakoa. Linea honen bitartez diruzaintzaren beharrak, stockak eta abal teknikoak finantzatzea baimenduko da. Horretaz gain Bilbao Dendak kideen erreformak, egokitze obrak, altzari, makineria edo instalazioen erosketak, eta higiezinen erosketen finantzazioa baimenduko da.

  • AHOLKULARITZA FINANTZARIOA bazkide diren enpresen lehentasunezko tratua.
  • DIAGNOSTIKO EKONOMIKO-FINANTZARIOA negozioaren eboluzioaren eta egoera ekonomiko-finantzarioaren analisia burutzeko.
  • BANKUEKIN FINANTZIAKETA ITURRIAK ERRAZTEA jardueraren gastu arruntak edo stock-ak finantziatzeko, 3 urterako kreditu-kontuen bitartez; nola 15 urterainoko eperako inbertsioak finantziatzeko.