fbpx

Gurutze Gorria

Gurutze Gorria

Bilbao Dendak elkarteak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute, honen bitartez elkarrekin heziketa, gizarte-enplegu bitartekaritza, osasuna, boluntariotza eta bi instituzioen interesa sustatzen duten egoeretan parte hartzera konprometitzen dira.

Hitzarmen honi esker, elkartutako komertzioen eskura ipintzen dugu Bizkaiko Gurutze Gorriko adituek emandako KARDIO-BIRIETAKO ERREANIMAZIO KURTSOA (KBE), zeuentzat zein zeuen bezeroentzat oso erabilgarri izan daitezkeen erreanimazio ezagutzak ikasteko helburuarekin.

  • 2 orduko saioa (azaroaren 19 eta 23 bitartean egun bat aukeratu)
  • Lekua: BilbaoDendak (Uribitarte, 6, 3. solairua),
  • Ordua: 14.00-16.00
  • Parte hartzeko: info@bilbaodendak.net edo 94 600 22 00.

Hitzarmena Bizkaiko Gurutzeko Gorriko boluntariotzaren promozioa jasotzen du Bilboko komertzioan eta baita zailtasun sozialak dituzten pertsonen lan insertzioa errazteko ekintzen garapena ere. Adibidez, komertzioetan eta ostalaritzan praktikak eginez.

Interesik izatekotan jar zaitez gurekin harremanetan.

Hitzarmen hau zuen gustukoa izatea espero dugu,