Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2026ko Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntzak (MEC) abian jarri ditu.
ONURADUNAK: Beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako ondasun-erkidegoek, eta mikro-enpresek, enpresa txikiek eta ertainek, baldin eta haien jarduera nagusia, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetakoa bada, eta jarduera hori EAEan gutxienez urtebetez aritua izatea.
DIRUZ LAGUNDUTAKO INBERTSIOAK:
- 1. Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: altzariak eta merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta elementuak, barrukoak zein kanpokoak. Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro (BEZa barik)
- 2. Teknologia berriak eta berrikuntzak: balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak (saltoki bakoitzeko ekipo bakarra), baldin eta enpresa kudeaketa edo komertzializazio prozesuaren barne badaude, web-orriak, online bidezko salmenta, kutxa erregistratzaileak. Gutxieneko inbertsioa: 1.000 euro (BEZa barik)
ZENBATEKOA: onartutako inbertsioaren %40a. Ehuneko hau handitu egingo da, baldin eta hauetako baldintzaren bat egiaztatzen bada:
| +3% | Merkataritza Elkartean egotea |
| +2% | Inbertsioa 1 lerroari badagokio |
| +1% | Enpresaburuak “Berriz Enpresa” transmisio programan parte hartzeagatik |
| +1% | Participación en programas “Merkabide”, “Escuela Vasca del Retail” o “Euscommerce” |
| +1% | Berdintasun edo Kontziliazio Plana, edo Gizon eta Emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea izateagatik. |
| +1% | Jendearentzako arreta euskaraz egiten bada (Bai Euskarari edo Bikain ziurtagirien bidez egiaztatuko da) |
| +1% | Saltegiaren antzinatasuna 10 urte baino gehiagokoa (EJZ arabera). |
| +1% | Gutxienez langileri erdiak kontratu mugagabea izatea eta emakumeak. |
| +1% | Kontsumobideko Arbitraje Sisteman atxiki egotea |
| +2% | Energia-komunitateetan parte hartzea (Ekiola Energía Sustapenak SL, EEE, TEK… |
Diru-laguntza ez da inoiz onartutako inbertsio osoaren %52a baino handiagoa izango.
- Diru-laguntza maximoa: 10.000 euro saltoki eta urte bakoitzeko.
- 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 15era bitartean egindako inbertsioak onartuko dira soilik.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2026ko ekainaren 3tik irailaren 15era.
LAGUNTZEN ONARPENAK: Laguntzak sarrera ordena bidez ebatziko dira.
+INFO: 94 600 22 00 edo [email protected]