MEC-2023 -Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko Laguntza – EPEA AMAITUTA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2023ko Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntzak (MEC) abian jarri ditu.

ONURADUNAK: Beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako ondasun-erkidegoek, eta mikro-enpresek, enpresa txikiek eta ertainek, baldin eta haien jarduera nagusia, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetakoa bada, eta jarduera hori EAEan gutxienez urtebetez aritua izatea.

DIRUZ LAGUNDUTAKO INBERTSIOAK:

  • 1. Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: altzariak eta merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta elementuak, barrukoak zein kanpokoak. Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro (BEZa barik)
  • 2.Teknologia berriak eta berrikuntzak: balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak (saltoki bakoitzeko ekipo bakarra), baldin eta enpresa kudeaketa edo komertzializazio prozesuaren barne badaude, web-orriak, online bidezko salmenta, kutxa erregistratzaileak, eta  TICKETBai sistemarako fakturazio-softwarea. Gutxieneko inbertsioa: 1.000 euro (BEZa barik)

ZENBATEKOA:  onartutako inbertsioaren %30a. Ehuneko hau handitu egingo da, baldin eta hauetako baldintzaren bat egiaztatzen bada:

+1%Merkataritza Elkartean egotea
+2%Inbertsioa B lerroari badagokio
+1%Enpresaburuak “Berriz Enpresa” transmisio programan parte hartzeagatik
+1%Participación en programas “Merkabide”, “Escuela Vasca del Retail” o “Euscommerce”
+1%Berdintasun edo Kontziliazio Plana, edo Gizon eta Emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea izateagatik.
+1%Jendearentzako arreta euskaraz egiten bada (Bai Euskarari edo Bikain ziurtagirien bidez egiaztatuko da)
+1%Saltegiaren antzinatasuna 10 urte baino gehiagokoa (EJZ arabera).
+1%Gutxienez langileri erdiak kontratu mugagabea izatea eta emakumeak.
+1%Kontsumobideko Arbitraje Sisteman atxiki egotea
+2%Energia-komunitateetan parte hartzea (Ekiola Energía Sustapenak SL, EEE, TEK…

 Diru-laguntza ez da inoiz onartutako inbertsio osoaren %42a baino handiagoa izango.

  • Diru-laguntza maximoa: 9.000 euro saltoki eta urte bakoitzeko.
  • 2022eko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean egindako inbertsioak onartuko dira soilik.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2023ko ekainaren 20tik irailaren 30era.

LAGUNTZEN ONARPENAK: Laguntzak sarrera ordena bidez ebatziko dira.

+INFO: 94 600 22 00 edo [email protected]