Lehen aukera 2024 – Gazte langabeak kontratatzeko programa berri – Lanbide

zuak 

DIRU- LAGUNTZA: LEHEN AUKERA 2024

GAZTE LANGABEAK KONTRATATZEKO  ABIAN JARRI DUEN LEHEN AUKERA 2024 PROGRAMAREN BERRI EMATEN dizugu, egoitza soziala edo fiskala edo lantokia EAEn duten enpresa pribatu, banakako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilei zuzenduta, baita elkarte eta fundazioak ere. 

XEDEA:

Beren tituluarekin lortutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte (16-30 urte) langabeak kontratatzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa. 

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK:

  • Lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabete irauten duten praktikaldiko kontratuak, hauek aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte. 
  • Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke (inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak izango).
  • Kontratuak 2024ko urriaren 31a baino lehen hasi beharko dira.

BALDINTZAK:

  • Lan-kontratuek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, kontratuaren hasieraren aurreko 6 hilabeteak kontuan hartuz (*salbuespenak).
  • Urteko ordainsari gordinak ezingo dira deialdian zehaztutakoak baino txikiagoak izan, eta Langileen Estatutuetako aurreikuspenetara egokitu beharko dute, baita aplika daitezkeen arauetara ere.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da, era honetara (lanaldi osoko kontratuei dagozkie, denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira).

Titulazio akademikoa12 hilabete baino gutxiagoko kontraturako dirulaguntza12 hilabete edo gehiagoko kontraturako dirulaguntzaKontratu mugagaberako dirulaguntza
Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa eta unibertsitate-gradua (Bolonia plana)5.300€8.480€12.700€
Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)4.550€7.280€10.900€
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) eta profesionaltasun-ziurtagiriak3.500€5.600€8.400€

+ %10 emakumeak kontratatzen badira

Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak egindako lanbide-praktika jasotzen duen memoria eta diruz lagundutako kontratuen aldiari dagokion «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» aurkeztu beharko du.  

ESKAERA EPEA: 2024ko urriaren 31ra arte

Informazio gehiago gurekin kontaktuan jartzeko  94 600 22 00 telefonoan edo [email protected] posta elektronikoaren bidez.