Bilboko egoitza eraikinak birgaitu eta hobetzeko diru-laguntzak – EPEA AMAITUTA

ENTITATEA: SURBISA (Bilboko Udala)

PROGRAMA: BILBOKO EGOITZA ERAIKINAK BIRGAITU ETA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Gurutze Auzoko Area Degradatuak, Zazpilanda Etxaldea, Trenbideko Langileen Auzoa, Olabeaga, Irala eta Iralako Eremu Historikoa, bai eta Zazpikaleetako Berregokipenerako Egitamu Berezian eta Bilbo Zaharraren Barne Eraberrikuntza eta Birgaikuntzarako Egitamu Berezian aplikatzekoak diren eremuak ere.

ONURADUNAK

Beheko solairuetan abian diren edo abiatuko diren jarduketen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, bertako obra, instalazio edo jarduketak haren kargura burutzen direnean. Lokala itxita edo jarduerarik gabe egonez gero, onuradunak lirateke berorren jabe diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Besteak beste, lerro hauek nabarmentzen ditugu:

Bilbo Zaharreko eta Zazpi kaleko merkataritza saltokiak modernizatzeko Laguntzak

  1. lerroa.- Proiektu bereziak:

ACTUACIONES PROTEGIBLES

  • Beste atari edo eraikinekin batera burutzen diren jarduketak.
  • Araudiak iraunarazi edo babesteko elementuei balioa emateko helburua dutenak (hala nola, babestutako eraikinetan zaharberritzen diren begiratokiak, egokiak ez diren edo bat ez datozen trataerak ordezkatu edo egokitzekoak).
  • Kontserbazioaz haratago doazen hobetze lanak (hiri irudia hobetzekoak eta monumentu ingurunera egokitzekoak) edo energi eraginkortasuneko neurriak ezartzekoak (Birgaitze iraunkorra), energia berriztagarria, kosorkuntza eta hondakinetatik sortutako energi ekoizpena baliatzeko beharrezko instalazioak barnean hartuta.
  • Amiantozko elementuak kentzeko lanak.

  1. lerroko diru-laguntza

  • Proiektu Berezi edota hiri-irudia hobetzekotzat hartutako lanetan, aurrekontu babesgarriaren % 10ari baliokide zaion laguntza jaso ahalko du sustatzaileak. Diru-laguntza hau ez da inola ere berrogeita bost mila eurotik gorakoa (45.000€) izango espediente bakoitzeko.

  1. lerroa.- Hiri irudia beheko solairuko merkataritza lokaletan.

ACTUACIONES PROTEGIBLES

Beheko merkataritza lokaletako fatxadak, erakusleihoak eta sarbideak egokitu edota modernizatzeko hobekuntza lanak (jarduera martxan, hasten edo erabili gabe dagoenean).

Ohiko mantentze eta kontserbazio lanez haratago, lan horiek higiezinaren kanpoko itxura hobetzean izango dute isla.

Erakusleihoak.

Errotuluak eta kanpoko beste elementu batzuk.

Erakusleihoen kanpoko argiztatzea.

Pertsianak ordezkatzea (itsuen ordez zulodun edo sarexkak).

Igeltserotza/zurgintza eta pinturako kanpoko lan eta eraberritze txikiak.

Fatxadaren birmoldatze-eraberritzea.

Iriste erraztasuna.

— Etc.).

  1. Lerroko diru laguntza

Jarduketa lerro honetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezkeen pertsonek, aurrekontu babesgarriaren % 40ari baliokide zaion itzuli beharrik gabeko diru-laguntza jasoko dute.

AURKEZTEKO EPEA

Laguntzen eskariak aurkezteko epea zabalik egongo da Oinarrien indarraldian eta harik-eta urtero argitaratzen den aurrekontu hornidura agortzen den arte edo, kasua bada, zabaltzeak irauten duen arte. Urteko hornidura agortutakoan, eskari berriak aurkeztu ahalko dira, baina horiek aurrekontu-hornidura dagoeneko hurrengo ekitaldian ebatziko dira.

Dena dela, eskaria lanak hasi aurretik aurkeztu beharko dela gogorarazten da.

INFO GEHIAGO: 94 600 22 00 / [email protected]