Kontratatzeko Diru-laguntzak 2020

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, “Kontratatzeko Diru-laguntzak 2020” Deialdia argitaratuko du, Bilboko udalerrian erroldatuta, langabezian eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonen kontratazioak sustatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 16ean hasiko da, goizeko 10:00etan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero eta 2021ko urtarrilaren 4an amaituko 15:00etan da.

Diru-laguntzen eskabideak Bilbao Ekintza EPELeko Enpresa Sustapenerako Arloari (enplegua eta talentua) bidaliko zaizkio Bilbao Ekintza EPELeren webgunean dagoen plataformaren bitartez.

Honekin batera programari buruzko dokumentazioa bidaltzen dizuegu, bai eta gure webgunean ikusteko esteka ere.

Informazio gehiago izanez gero, bilbaoDendak elkartearekin harremanetan jarri 94 600 22 00 edo info@bilbaodendak.eus mailen bidez.

Documentación para descargar: