fbpx

Udako HemenGO Shopping ibilbideak 2019

Udako HemenGO Shopping ibilbideak 2019

Bilboren arima ezagutu ostegunero

BILBAODENDAK-EK HIRIAREN SEKRETUAK EZAGUTARAZIKO DITU DENDA ADIERAZGARRIENETATIK ANTOLATUTAKO BISITA GIDATUEN EDIZIO BERRIAN

Etxebizitza zaharrena, 100 Picasso baino gehiagoi markoa ipini dieten Erdi Aroko harresi-abarrak edo Azkuna Zentroaren zimenduen azpian zer dagoen bezalako enigmak bertoko merkataritzari lotuta daude.

Doako eta inskripziorik gabeko ibilbideak uztail eta abuztuko ostegun arratsaldetan, 18:00etan, bi abiapuntutan: Alde Zaharreko Santiago Katedrala edo Moyua Plaza. Lehenengo ibilbideak ostegun honetan, uztailak 4.

Pasa den udan arrakasta handia izan zuen ekimenak Bilbo eta merkatarien historiaren inguruko anekdota eta bitxikeriak hiritar zein bisitarien eskura jarriko ditu.