fbpx

Hemengo shopping

Hemengo shopping

Tokiko merkataritzari esker kaleak bizirik daude eta indartsu jarraitzen dute taupaka. Bertako saltokiak gure egunerokoan daude, gure hiriimajinarioaren zaindari dira. Denda horiek hirien nortasuna moldatzen dute, paregabe bilakatzen dituzte eta gainerakoetatik bereizi. Non bizi garen gogorarazten digute. Zein den gure mamia. Oroimena dute, arima. Hemengo Shopping, nortasuna duten gure hirietako saltoki berdingabe eta bereizgarri guztiak biltzeko helburuarekin sortu da.

Bilbo, Donostia eta Gasteizko tokiko merkataritza sustatu nahi dugu, eta, horregatik, haien kokapenaren berri eman nahi dugu. Saltoki apartak. Ezinbestean haien hiriekin lotuta daudenak, betidanik hor izan direnak edo ireki berriak, sektore batekoak zein bestekoak. Guztiak dira gida honetako partaide, talde-gogoz, euren onena emanez.

Hemengo Shopping hiru euskal hiriburuetako hirisaltokien plataformek sortu zuten (BILBAODENDAK, SAN SEBASTIAN SHOPS ETA GASTEIZON plataformek, alegia), Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta, jakina, parte hartu duten saltoki guztien inplikazio eta konpromisoarekin.

 

GIDA BILBOKO SALTOKIETAN LOR DEZAKEZU EDO HEMEN EMATEN