fbpx

El mejor equipo del mundo Erakusketa

El mejor equipo del mundo Erakusketa

 

BILBAODENDAK ELKARTEAK HARROTASUN ZURIGORRIA HIRIKO ERAKUSLEIHOETATIK ZABALDUKO DU

Saltoki eta ostalaritza establezimenduetan ikusgai egongo diren 50 estanpa dira guztira, Athleticeko historia eta mitologiari erabateko errepasoa egiten diotenak.

Erakusketa Bilboko auzo guztietara iritsiko da, hortaz erakusgarria adierazten joango da, auzo desberdinetako establezimenduetan, urtarrila amaitu arte.

Erakusketa ibiltariaren lehenengo geltokia BilbaoCentroko 43 saltoki eta El Corte Ingles izan zen, Gran Via kalean duen erakusleihoetariko bat munduko talderik onenari modu esklusiboan eskainiz zazpi irudien bidez.

Urrian, Deustu eta Hiru Auzo merkatarien elkarteak hartu zuten lekukoa hileko 21ra arte; 2 Barrutia eta Zubiartek urriaren 22tik azaroaren 11ra 50 irudiak aurkeztu zituzten; Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra elkarteak, Erriberako Merkatuarekin batera, azaroaren 12tik 25era protagonistak izan ziren; Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoagako saltoki eta ostalaritza establezimenduak izan dira urtarrilaren 8tik 27ra arte ; eta azkeneko geltokia Basurto, Errekalde eta Zorrotza.