fbpx

Bost zentzumenen HemenGo Shopping ibilbideak

Bost zentzumenen HemenGo Shopping ibilbideak

BOST ZENTZUMENEN IBILBIDEA

Bilboko merkataritzako udako bisita gidatuek izan duten arrakastaren ondoren, 400 pertsona baino gehiagok parte hartuz, Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkarteak oroimenean luzez irauteko zentzumen-esperientzia proposatzen du irailerako.

Ibilbideak doakoak izango badira ere, oraingo honetan plazak mugatuak dira eta aurretik izena ematea ezinbestekoa da, horrela taldeak txikiagoak eta esklusiboak izan daitezen.

Ibilbideak ostiraletan ospatuko dira eta inskripzioa zabalik dago, rutas@hemengoshopping.com helbide elektronikoan edo 677 131 251 telefonoaren bitartez.

Bisitak iraileko ostiral guztietan 13, 20 eta 27an eta urriko 4an, ostirala ere, 18:00etan izango dira.

Bost zentzumenak erabilita denda berezi batzuk sakonki ezagutzea da proposamenaren originaltasunaren oinarri, erakusleihotik hasita dendaostera: ikusmena naturako formak eta koloreak begiratzeko, entzumena protagonistek kontatzen dituzten historia eta anekdotak entzuteko, usaimena usain gozoek beste leku batera eraman gaitezen, dastamena janari-edarien tradizioa eta berrikuntza dastatzeko, eta ukimena ehunak ere historia kontatu dezakeela sentiarazteko.