fbpx

#BilbaoDendakFreeWifi

#BilbaoDendakFreeWifi

BILBAODENDAK, BILBOKO MERKATARITZAREN DIGITALIZAZIOAREN SUSTATZAILE

Bilboko auzo desberdinetako erreferentziazko 50 bat denda bezeroentzako sarbide libre eta doako wifi sare seguruaren instalazio prozesuarekin hasi dira.

Tokiko merkataritza negozio digitalera egokitzeko ekimena da, saltokiaren irudia eta bezeroaren erosketa hobetuz.

#BilbaoDendakFreeWifi proiektua bezeroak hobeto ezagutzeko adimen artifizialeko tresna da erabaki egokienak har daitezen.

Bilboko merkataritzak teknologia berrietara egokitzeko prozesuan aurrerapausoa eman du #BilbaoDendakFreeWifi proiektuarekin, izan ere, Bilboko merkataritza eta turismoa sustatzeko plataformak, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Merkataritza Ganbararen babesarekin, bere establezimenduei sarbide libre eta doako wifi sare segurua lokaletan ezarriko die. Ekimena gaur bertan martxan jarri da Bilboko auzo desberdinetako erreferentziazko 50 bat dendetan. Oraingoan proiektua lehenengo fasean ari da, ondoren zerbitzua eskaini nahi duten bestelako saltokiek gehituz joan daitezen.

Establezimenduentzako guztiz doakoa den zerbitzu honen abiarazteak sektorearen digitalizazioa sustatzeko eta erosketa ohitura berrietara egokitzeko bertoko merkataritzaren plataformak egin duen lana berresten du.

#BilbaoDendakFreeWifi Internet sarbide libre, seguru eta doakoa den balio erantsiko zerbitzua da, saltoki zein bezeroentzako onuragarria. Lehenengoek estaldura, nabigazioa eta seguritatea jasotzen dute sarean, eta aldi berean, euren establezimenduetako publiko-profilaren datuak modu anonimoan jasotzen dituzte. Gainera, bezeroen erosketa ohitura, beharrak eta gustuen inguruko datu errealak ezagutzeko aukera izango dute, erabaki egokienak har daitezen.

Lehenengo fase honetan sarea Bilboko erreferentziazko 50 saltokitan jarri da, Zazpi Kaletan, Bilbo Zaharrean, Santutxu eta Uribarrin, besteak beste. Lehenengo fase honetan sarea Bilboko erreferentziazko 50 saltokitan jarri da, Zazpi Kaletan, Bilbo Zaharrean, Santutxu eta Uribarrin, besteak beste.