fbpx

Aste Santuko HemenGO SHOPPING ibilbideak

Aste Santuko HemenGO SHOPPING ibilbideak

HemenGO SHOPPING Ibilbideak bueltan berriro Aste Santuan

Apirilaren 20,23, 25 eta 26an Bilboko dendek ateak irekiko dituzte euren historia eta bitxikeriak ezagutzera emateko

DOAKO IZEN EMATEA: 677 131 251 / rutas@hemengoshopping.com

GOURMET IBILBIDEA (APIRILAK 20)

Lehenengo ibilbidea Alde Zaharretik (11:30-13:00) lau establezimendu adierazgarri bisitatuz: Romaña janari-denda, Tuinkis, Bizkarra eta Erriberako Merkatua.

17:30 eta 19:00 bitartean ibilbidea erdialdetik egongo da, Thate La Moderna, Lautxo, Arrese eta Basquery establezimenduetan geldialdiak eginez. Bi ibilbideak Areatzan kokatuta egongo den Txoko Gourmet karpan amaituko dira, Euskal Herriko herrialde desberdinetako enogastronomia gozatzeko aukera izanik dastaketa eta sukaltze-tailerrekin.

BITXIKERIEN IBILBIDEA (APIRILAK 23 17:30-19:00)

Ibilbide honek bisitatuko diren saltokien produktuekin partaideak aho zabalik uztea helburu du.  Horretarako aukeratutako lau establezimenduak erdialdean kokatuta daude, Arnaga paper-denda, Pinocchio jostailu-denda, Astarloa liburudenda eta Lopez Oleaga delicatessen denda, besteak beste.

MODA IBILBIDEA (APIRILAK 25 17:30-19:00)

Oraingo honetan bisitatuko diren establezimenduak Xabier Olañeta, Foxter, Zergatik eta Rafael Matias ehun denda dira.