Zure estiloa eta zure etxearena aldatu

Elorrieta, San Inazio eta Ibarrekolanda auzoetako lau saltokik azken joerei nola probetxu atera erakutsiko digute. Gure estiloa berrikusiko dugu: orrazkera, gure etxea, aisia… Bilboko denda adierazgarri hauen gomendioei jarraiki.

Ongi etorri Hiru Auzoko saltokietara:

5602 peluqueria arco 03

Arco Ileapaindegia: guztiz edertzeko gunea

Barrutik ondo sentitzea eta kanpotik ondo ikustea.

Aspalditik zure itxura aldatu nahi duzu? Errutinatik ihes egin eta erlaxatu nahi duzu? Arco, ileapaindegi bat baino askoz gehiago da. Ongizate gune bat da, hemen, edertasun eta estetikarekin zerikusia duen guztia aurkituko duzu.

Masajeak, solariuma, ikastaroak… kanpotik zein barrutik ondo sentitzeko eta prest egoteko behar den guztia. Horregatik, Arco Athletic futbol jokalarien ileapaindegia da. 1997tik.


La Hojalatería: edozein motatako berritzeak

La Hojalatería: edozein motatako berritzeak

40 urte baino gehiago dira Luis iturgintza eta konponketako negozioarekin hasi zela. Denborarekin, aldatuz joan zen eta berokuntzan, eta erreforma integraletan espezialista bihurtu zen. Gaur egun, Natxo bere semeak negozioa darama Cristina bere emaztearekin batera. Lan txikienetatik erreforma oso batera egiten dituzte, baina guztiak dira erronka garrantzitsuak eurentzako. Natxok dioenez: “Gauza zailak egiten ditugu. Ezinezkoak ere bai, baina denbora pixka bat gehiago behar dugu.” Zure etxeko itxura aldatu nahi duzu?


Librería Etxean en San Ignacio, Bilbao

Etxean liburu-denda: magiaz betetako mundua

Betiko saltoki horietako bat da Etxean liburu-denda. Edozein liburu-mota aurkitzeko gune bikaina: gehien saltzen diren nobelak, umeentzako ale desberdinak, errezetak, horoskopoak edota poesia.

Hemen, behar duzun hori ziur aurkituko dizutela. Une horretan ez badute, ahalegin guztiak egingo dituzte nahi duzun liburu hori eskuratzeko. Eta galduta bazaude, ez kezkatu, zure liburu perfektua topatzeko aholkatuko zaituzte eta. Esperientzia handiko liburuzale amorratu baten gomendioa baino zer hobeto?


4494 flores rementeria 03

Rementeria lora-denda: lore eskulangileak

Xehetasun txikietan dago aldea

Rementeria familiak lau belaunaldi daramate loreen artean. Zabalguneko merkatuan hasi ziren, gero Kale Nagusira eta oraingo tailerrera arte. Hala ere, loreekiko pasioa eta xehetasunak zaintzeko grina beti mantendu izan dute.

Era guztietako ekitaldietarako dekorazioa eskaintzen dute, bezeroen beharretara egokituz. Gainera, Europako eskola esanguratsuenetan prestatu dira. 1952tik.

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!