Artisau-izozkiak Bilbon

Uda heldu da, eta zer hobeto Bilboko izozkitegi onenak ezagutzea baino! Horregatik, gaur, izozkien bila arituko gara.

CAPRA IZOZKITEGIA

Capra izozkitegia duela 40 urte baino gehiago Alde Zaharrean jaio zen familia-enpresa bat da, katedraleko etxabeetako denda txikitxo batean hain zuzen ere. Osagai onenekin eta errezeta tradizionalekin egiten dituzte izozkiak eskuz; horrela, hirian ospetsu bihurtu diren kalitatezkoa izozki krematsuak eskaintzen dizute. Formula tradizionalak erabiltzeaz gainera, lehengaiak arreta handiz hautatzen dituzte,  azken produktua hobetzeko makinarik aurreratuenak erabiliz. Baina, dudarik gabe, kalitate guzti horren oinarria talde handi baten lana da; izan ere, esperientzia, konpromiso eta ahalegin handiz, etengabe hobetzen ari den enpresa liderra bihurtu dute Capra.

Bizkaian eta inguruko probintzietan 20 saltoki baino gehiago dituzte, eta gainera, Caprako izozkiak Euskadiko jatetxe ezagunenetan postre gisa erabiltzen dira. Probatu oraindik egin ez baduzu, eta arrunt bat baino askoz gehiago dela ikusiko duzu.

Capra, puestos de helados en pleno Bilbao

ADELIA IVÁÑEZ

Probatu al duzu Adelia Iváñez turroi izozki tipikoa?

Bilboko turroirik ospetsuenaren historia 1850eko Gabonetan hasi zen, Xixonatik Bilbora gurdi bete turroi heldu zenean. Arrakasta hain izan zen handia, 150 urte geroago Ivañez familiaren bosgarren belaunaldiak gozokiak saltzen jarraitzen baitu, Posta kalearen 12.ean. Betiko lekuan eta betiko kalitatearekin. Eta turroien, mazapanen eta bonboien artean, gero eta garrantzi handiagoa dute beraien artisau-izozkiek. Dastatu egin behar dituzu. Hemen, tradizioa eta aurrerakuntza biltzen ditu gozotasunak.

4007 turroneria heladeria adelia ivanez 01

TURRONERÍA IVAÑEZ

Eta hemendik gertu… lasaitasuna, historia, turroia eta izozkia arnasten diren bazter polit batean geldituko gara.

Eladio, Celina ahizparekin batera, Jijonako turroigileen laugarren belaunaldia dira, eta oso ezagunak Bilbon. 1855az geroztik euren arbasoek egin duten bezala, urtero Jijonatik Bilborako bidea egiten dute turroi egin berriak saltzeko. Udako hilabeteetan aldiz, hauek izozki bihurtzen dira, eta artisau-izozki ugari eskaintzen dituzten arren, haien izarra turroizkoa da, nola ez. Izkina eder horrek Zazpi Kaleekin lotura handia izan du beti. Lasaitasuna, historia eta turroia arnasten da bertan.

Heladeria Ivañez

GELATI GELATI

Maitasunaren hiriburu den Veronatik munduko hiriburura. Zailena zaporea aukeratzea da. Asko daude eta itxura itzela dute guztiek… Betiko zapore tradizionaletatik proposamen zoro eta originaletara. Gelati Gelati aditua da jendea zoriontsu egiten. Urtaroa edozein dela, nork esan diezaioke ezetz halako izozki bati? Alde zaharraz eta Bilboko erdiguneaz zenbat disfrutatzen dugun Italiatik zuzenean heldutako izozki-artisau hauekin.

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!