Abusu- La Peñak pintxo lehiaketaren edizio berri bat ospatuko du.
Urriaren 28-29an eta azaroaren 4-5ean
Abusu- La Peñak pintxo lehiaketaren edizio berri bat ospatuko du. Abusu-La Peñako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak (Abusukom) antolatuta, Bilboko auzoko ostalariek euren sorkuntza onenak aurkeztuko dituzte urriaren 28-29an eta azaroaren 4-5ean, eguerdiko 12:00tatik 15:00ak arte.
Abusu auzoaren irudi gastronomikoa bultzatzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko helburuarekin antolatutako lehiaketan, partaide bakoitzak pintxo librea aurkeztu beharko du, honen osagai bat auzoko beste negozio batean erosiz.
Lehiaketa bi asteburutan ospatuko da, eta epaimahai profesional bat eta bezeroak izango dira saridunak adostuko dituzten arduradunak. Guztira 3 sari banatuko dira: epaimahai profesionalak pintxo onena sartituko eta herri- botoaren pintxo onenari eta bezeroek zerbitzu edo zerbitzari onenari emango diete saria.
Gainera, lehiaketan parte hartzen duten pintxo guztiak dastatzea erabakitzen duten bezeroen artean elkarteak 11 sari zozkatuko ditu: 30€-ko 9 bale establezimendu laguntzaileetan kontsumitzeko, F.Gordillon harri beroen beroarekin konbinatutako masaje deskontrakturatzaile bat eta El Barrilito Garagardotegian 30€-ko afari bat.
