Liburuaren egunean gomendioak

Gure liburu saltzaileen gomendio berezienak liburuaren egunean

Liburu-saltzaile baten hitza

Bilboko liburu-dendak bisitatzera animatzen zaitugu, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko gomendiorik onenekin.

Gustu guztietarako dago. Beldurra pasatu nahi dutenentzat, inguruan girotutako krimenak gustuko dutenentzat, familia-harremanak argitu nahi dituztenentzat, Historiako istoriotxoen zaleentzat, edota irakurketaren mundu liluragarrian haurrak murgildu nahi dituztenentzat. Bilboko liburu-saltzaileek beren apalak betetzen dituzten argitalpen-nobedade amaigabeen artean aukeratzeko lana errazten digute iradokizun pertsonalenak eskainiz. Kontuan izan.

libreria lapices min

Zorrotzan hasiko gara, hain zuzen, Lápices liburu-dendan, duela 20 urte sortu zen liburu eta paper-denda txikia. Orain, Itziarrek zuzentzen du ilusio eta maitasun handiz, eta Marta Gracia Ponsen “El olor de los días felices” liburua gomendatzen digu. 

Noraino eraman zaitzake ideia batek? Bartzelonatik Manilara, Madriletik igarota, bere ama izan zitekeen emakumearen bila. Zailtasunez eta ustekabez betetako bidaia da Anna herrialdeko lehen emakume publizistetako bat bihurtuko duena.

biga koloreak min

Zorrotzatik 2. barrutira, Uribarri, Castaños eta Matikora joango gara, Koloreak liburu-dendara, Pilarren eskutik. Koloreak liburu-denda oso berezia da, bihotza heziz burua hezten duten tokia da.

Pilarren gomendioa Romain Pujol eta Vincent Cauten BIGA komikia da. Irakurtzen hasteko liburu ezin hobea, letra larriz, kapituluetan eta irudiekin testua errazago ulertzeko. 

transitorios joker min

Joker Comics erreferentziazko komiki-denda da Bilbon duela 20 urte baino gehiagotik. Hemen ‘Transitorios’ gomendatzen digute. 

Bartzelonako Komiki Azokaren saria, 2023an Espainiako egile-lanik onenari. Nadarrek, Frantzian lanean urte batzuk eman ondoren, pertsonaien bizi-esperientzien gertakari txikiak kontatzen dizkigu lau istorioren bidez. 

‘Transitorios’ lan ederra da, eta irakurleengandik oso gertu dago, sentsibilitate handikoa baita.

34 min

Deustuko liburu-denda dinamiko honen buru da Ageda. Etengabe ari dira jarduerak antolatzen: aurkezpenak, narrazio-tailerrak, hitzaldiak edo ipuin-kontalariak, besteak beste. 

Deustutik ‘Las vidas secretas de las esposas de Baba Segi’ gomendatzen digute, engainu, traizio, maitasun eta adiskidetasun istorio bat.

Umore garratzarekin, senar bera duten lau emakumeren bizitza kontatzen du antzerki-bakarrizketa honek. Senarra Baba Segi da eta bere laugarren emaztearen ernalezintasunaren misterioa argitzen saiatzen da.

La iLusa Material de construccion min

La iLusa pentsaera desberdinak sortzeko beldurrik ez duten pertsonentzako lekua da. Poliki eta galanki bizitzea da euren filosofia, eta liburuen bidez ezagutzak partekatzea euren helburua. 

Beatriz eta Sergiok Eider Rodríguezen ‘Material de construcción’ liburua gomendatzen digute. Nahiz eta, zorionez, familia-ingurunean alkoholismo-kasurik bizi ez izan, liburuak hunkitu ditu. Bada zerbait haren idazketan, haren ikuspuntuan, identifikatuta sentiarazten gaituena. Autorearen une gogorrak enpatizatzea eta ulertzea. Ez du kriminalizatzen ezta errukitzen. 

Libreria sorgina min

Otxarkoagako Sorgiña liburu-dendatik….

‘Los años del silencio’ liburuan kontatzen den istorioa benetako gertaera batean oinarrituta dago. 1936an gertatu zen, Bidasoa herrialdearen herri txiki batean.

Abuztuko gau ilun batean, Josefa Goñi Sagardia, zazpi hilabeteko haurdun misteriotsua, desagerrarazi egin zen bere sei seme-alaba adingabeekin.

libreria ibaialde min

Ibaialde liburu-dendako (Abusu) Rosariok 3 milioi irakurle baino gehiago dituen autorearen nobela beltza gomendatzen digu: ‘El ángel de la ciudad’.

Misterioz inguratutako Venezian, Kraken inspektoreak bere bizitzako dilema korapilotsuenari aurre egin behar dio: iragana konpondu edo etorkizunaren alde egin.

libreria etxean min

San Inazion Fernandoren liburu-denda nabarmentzen da, izan ere, Etxean liburu-dendan hainbat liburu aurkitu ditzakegu, hala nola, “El retrato de casada”.

Eleberri historiko zoragarria, Medicien garai zirraragarri eta patriarkalean emakume baten bizitza gordinki islatzen duena.

esperando el diluvio min

Pernet liburu-dendan, 30 urtetik gorako auzo-saltokia, Irunek ezin hobeto jasoko zaitu; izan ere, liburu eta irakurketaren zale amorratu honek beti asmatzen du bere liburu gomendioekin. 

Gustukoenetako bat «Esperando al diluvio» da. 1983ko Bilbon girotua dagoen lan hau, Baztango trilogiaren egilearen obra onena da nobela beltza maite dutenentzat, Planeta saria irabazi baitzuen 2016an. 

libreria donak min

Gaurko ibilbidea Errekalden amaituko dugu «El ladrón de rostros» liburuarekin. 

La danza de los tulipanes’ eta ‘La hora de las gaviotas’ ondoren, egile donostiarrak Ane Cestero inspektorea polizia-thriller batean murgiltzen du, Oñati eta Arantzazuko santutegia ezagutzera gonbidatuz. 

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Solasaldiak dendaostean: Herritarrak eta Merkataritza

Urriaren 4a. 14:30etatik 16:30etara. Tertulia ezkerraldean: Hiritartasuna eta globalizazioa, mugikortasuna eta konektibitatea artean.
Plana

HemenGO Shopping Ibilbideak 2023

Bilboko dendetatik ibiliko gara? Bilboko denda berezi eta enblematikoenetara egingo diren bisiten edizio berria hasi da.
Plana

Yayoi Kusama: 1945etik gaur egunera arte

Guggenheim Bilbao Museoak Yayoi Kusama artista eta idazle japoniarraren erakusketa hartzen du. 2023/10/08ra arte
Ibilbidea

Bilbok sukaldaritza-pasaportea du

Munduko sukaldaritza eta zaporeez gozatzeko ibilbide gastronomiko bat proposatzen dizu bilbaoDendak-ek.