Bilbao Basque Fest Aste Santuan (apirilak 5-9)
Apirilaren 5etik 9ra, Bilboko kaleak Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren baitan programatutako 200 jarduera baino gehiagoz beteko dira, Bilboko Udalak antolatuak.
Bederatzigarren edizioa oso berezia izango da; izan ere, bisitatzen gaituztenek eta Aste Santua hirian pasatzea erabakitzen duten bilbotarrek jaialdiko sei gaiek eskaintzen dituzten esperientziak inolako mugarik gabe gozatu ahal izango dituzte: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.
Herri-kirolen probek, produktu gastronomiko onenek, festetan edo kalejiretan eta erromerietan euskal musikak sortzen duen pozak, euskal zinema sari aniztunak edo jaialdian Gargantua estreinatzeak, Bilbo berriz ere euskal nortasuna duen kultura- eta aisialdi-proposamen horren agertoki bihurtzea ekarriko dute. Jaialdiak hiria jarduera ekonomikoko eta bisitariak erakartzeko gune gisa sendotzea lortu du, eta, horrez gain, hiria dinamizatzen du eta Aste Santuan zehar Bilboko merkataritza eta ostalaritza sustatzen ditu.
Bederatzigarren edizioko nobedade handienetako bat Azkuna Zentroko “Arte-mintzaira berriak” atala da. Ikus-entzunezko esperientzia zirraragarri horren bitartez, Izar Blue konpainiak jaialdiari hasiera emango dio. Gainera, Gargantua jaialdian estreinatuko da, eta, lehen aldiz, herri-kulturaren parte den GAUEKO FESTAK Areatzako Kioskoa musikaz eta energiaz beteko du. Era berean, Bilboko Elkarte Filarmonikoak jaialdiarekin bat egingo du, ohiko kokalekuan, eta Xabier Aburruzaga Banden kontzertua eskainiko digu, egungo euskal folkaren erakusle gorena.
