Japoniara bidaia Bilbotik irten gabe

Bilbotik Japoniaraino

Japoniako kulturaren bi saltoki berezi dira ‘Los Jardines de Kyoto’ opari denda eta etxera eramateko janaria eskaintzen duen ‘Sushi Ippai Kanpai’.

Japonia toki ohikoa da edozein bidaiariren desioen zerrendan. Gurea ez bezalakoa den milaka urteko kulturak, edonor erakartzen du. Horixe bera gertatu zitzaien Ander Echeandiari, batetik, eta Laura Trifols eta Michel Jeanlisi, bestetik. Hirurak hain txundituta geratu ziren, ekiteko aukera izan zutenean, beren negozioak eguzkialdeko herrialde honetara bideratu zituztela. 

Horiei esker, ‘Los Jardines de Kyoto’ eta ‘Sushi Ippai Kanpai’, orain urrutiko ekialdearen magiaz gozatzeko bi txoko ditugu Bilbon eta etxetik irten gabe. Zure lagunak Japoniako gau original batekin harritu nahi dituzu?

Produktu bereziak Japoniatik Bilbora

Japonia

Ander Echeandiak, zehazki, Japoniako dekorazio-produktuak inportatzea erabaki zuen. Hori dela eta, gure etxea osagarri txikiekin janzteko edo opari originalak egiteko leku aproposena da: zeramika-piezak, kokeshi panpinak, diru-zorroak edota gereziondo-lorez jositako nezeserrak. 

Benetako gau nipondar bat antolatu nahi badugu, janzkera onena eskaini diezaguke ere: kimonoak edo vintage haorisak, besteak beste. Gainera, establezimendua bisitatzen dugun urte-sasoiaren arabera, abaniko eta osagarri paregabeak dituzte. Ramen, te gozo-gozoak edo sakea hartzeko katiluak dituzte ere bai, baxera japoniar batean gure afaria prestatu eta atera ahal izateko. 

Adi ibili, laster itzuliko baita Japoniara bere ‘lorategietako’ apalategiak betetzeko era guztietako berrikuntzekin.

IMG 0735 ok min
Los jardines de Kyoto

Jasangarritasuna eta elkartasuna

Zotzak eta zeramikazko euskarriak ez dira gutxiagorako ere ez; izan ere, behar izango ditugu Sushi Ippai Kanpai janari-establezimendura deitu eta gero, klasikotik pixka bat ateratzeko. 

Sushi Ippai Kanpai Deustun

Michel Jeanlisek 18 urte baino gehiago zeramatzan janari japoniarra prestatzen Lara Trifols bere emazte eta bazkidea lanik gabe geratu zenean. Hortaz, euren negozioa irekitzea erabaki zuten euren ezagutzak Karibeko, Europako eta sustrai latinoekin bateratuz. Hala, menu original bat eskaintzen dute, baita zeliakoentzat eta beganoentzat ere. Ustekabeko zaporeak eta testurak batzen dituzte. 

Eta guzti hori gutxi balitz, bezeroek prestaketak pertsonalizatzeko aukera dute ere, osagaiak euren gustura gehituz edo kenduz.

Jatetxe honek elkartasuna eta jasangarritasuna sustatzen du mundu hobe baten bila. Horretarako, auzoko osagai freskoak eta 0km-koak erosten dituzte eta, hileroko irabazien zati bat bezeroek aukeratzen duten auzoko GKE bati ematen dizkiote.

IMG 4010 ok min

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

HemenGO SHOPPING Ibilbideak 2024

Bilboko dendetatik ibiliko gara? Bilboko denda berezi eta enblematikoenetara egingo diren bisiten edizio berria hasi da.
Plana

Argia, kamarak eta akzioa: Un barrio de cine

BBK Kunak "Un barrio de Cine" erakusketa hartuko du irailaren 30era arte, Pantaila Handiko klasikoetan oinarritutako 50 kartel bakarrekin.
Plana

Bilboko saltoki jasangarriak

Tokiko merkataritza jasangarria da. Gure saltokiek hemengo ekonomia bultzatzen dute, bidezkoagoa eta iraunkortasunean oinarritua.
Ibilbidea

Artisau-ibilbidea Bilbo Zaharrean

Bilbo Zaharra nortasun propioa duen auzoa da, eta gero eta artisau-denda gehiagorekin.