Zure Bilboko lekurik gogokoena zein den galdetuko balizute, zer erantzungo zenuke?
Bilboko Faboritoak Bilboko benetako protagonistak aintzatesten dituzte: gure kaleak egunez egun bizitzaz, konponbideez, berrikuntzaz eta etorkizunaz betetzen dituzten saltokiak. Ezagutu 2024ko Bilboko zortzi faboritoak.
ETORKIZUNA DUEN TRADIZIOA: FALSTAFF
Emakumeen moda aire freskoarekin. Falstaff 35 urte dira estilo propio, moderno eta gaurkotua duen emakume bat janzten duela, zer gustatzen zaion badakiena eta ukitu ezberdin baten bila dabilena. Haren proposamenek gazte diseinua eta dotorezia uztartzen dituzte, edozein adinetako emakumeentzako jantzi originalak eta bereziak; izan ere, Marisa eta Naia jabe eta ama eta alabak dioten bezala, estiloak ez du adinarekin zerikusirik. Bereziki Europakoak diren markekin egiten dute lan, batzuk Bilbon bakarrik.
HEMENGO SHOPPING: MERCEDES DE MIGUEL
Made in Bizkaia. Mercedes de Miguel diseinatzaileak 30 urte daramatza kalitatezko made in Bizkaia moda sortzen, sinadurapean: M de Miguel eta Poupee Chic, 500 saltoki baino gehiagotan daude Europan, Japonian, Arabiar Herrialdeetan, Txinan… Bere bildumak bere bizipenetan eta artean inspiratutako mundu iradokitzaile baten emaitza dira. Kolorea, barnealde zainduak eta ehun berritzaileak, bere moda gaur egungo emakume batentzat pentsatuta dago, hiritarra eta puntu ezberdina duena.
HOBEKIEN KONEKTATUTA: BASQ COMPANY
Zapatila ekologikoak, birziklatuak eta beganoak. Basq Company ilusio baten emaitza da, surfarekiko grina, moda eta ingurumenarekiko errespetua batzearen emaitza. Planetarekin eta ozeanoekin konprometitutako zapatila jasangarrienak sortzeko ideiarekin hasi zen dena.
Hainbat urtez lanean aritu ondoren, gure itsasoak gehien kutsatzen dituzten hondakinetako batzuk Europan fabrikatzen diren eta % 100 birziklatuak diren zapata begano bihurtu zituzten. Baita kamisetak eta kirol-jertseak ere.
OSTALARITZA KONTZEPTU ONENA: LA PALMA
Eskaintza gastronomiko zabala publiko eta une guztientzat. Calzados La Palma zapata-denda egon zen tokian, gaur egun, gure lurraren esentziak eta Zazpi Kaleetako jatetxerik xarmagarrienetako batek markatutako sukaldaritza-proposamena dago. La Palma leku ezin hobea da gosaltzeko, pintxoez gozatzeko, eguneko menua hartzeko edo bere kartak liluratu zaitzan bertako ekoizleekin eta euskal errezetategiko platerak ukitu modernoekin.
EUSKERAREN SUSTAPENA: ENCURTIDOS MARGARI
Kalitate goreneko artisau-ketuak eta -kontserbak. Inork ezin dio muzin egin bere lan onari, bere artisau-kontserbei, benetako arrain-delikatesei, hegaluze frijituarenak eskabetxean eta Kantauriko antxoak horiek baitira bere salmenta onenak, gaindiezinak. Era berean, ketuen, Alaskako izokin basatiaren eta bakailaoaren aukerarik onena eskaintzen du, baita txitxarro, sardinzar, sardina… kontserbak eta oliba eta ozpindu aukera zabala ere.
DENDA BERRIA: LIBRERÍA NAUBIS
Bilboko solarpunk liburudenda. Pablo eta Eva, Naubis liburu-denda independente honetako tandem perfektua. Solarpunk zientzia-fikziozko literaturaren bidez, balioetan hezitzea du helburu. Apaletako liburu bakoitza istorio eta saiakera inspiratzaileen bilduma bat sortzen duen irakurketa bat da, kontzientzia ekologiko, berdintasunezko eta jasangarritasuneko mundu hobe bat eraikitzen irakasten digutenak. Naubisek ekintza ugari antolatzen ditu: irakurketa kluba, tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak…
ZERBITZUEN ENPRESA ONENA: GRUPO SANIMOTOR
Esperientzia eta kalitatea, motorraren sektorearen erreferentzia Bizkaian. Opel Zerbitzu Ofiziala eta Baimendutako Multimarka Tailerrak, Grupo Sanimotor esperientzia, profesionaltasuna eta gardentasunaren sinonimoa da. Bere batasuna kalitate/prezio erlazio onena duen zerbitzu integrala eskaintzeko apustu sendoa da. Estatuko 50 onenen artean dago, eta teknikariak etengabe ari dira ibilgailuen marka guztiak fabrikatzailearen bermearekin konpontzeko prestakuntza jasotzen.
PUBLIKOAREN SARIA: LANAS GORDOBIL
Lanas de la más alta calidad que combinan lo mejor de lo clásico y lo moderno. Más de medio siglo vendiendo todo tipo de lanas al peso y en cono, ofrecen incluso la oportunidad de crear mezclas personalizadas. Concienciados con el medio ambiente, ofrecen un amplio abanico de materiales sostenibles e imparten talleres de ganchillo y punto de todos los niveles promoviendo así una comunidad apasionada por el arte de tejer, la creatividad y artesanía.