Deustu pintxotan ibilbidea

Ongi etorri Bilboko auzoetako pintxo-ibilbide berri batera. Oraingo honetan Deustura joan gara, nortasun handiko auzoa, giro paregabearekin eta pintxo ezin hobeak dituzten tabernekin. Gaur, Bilboko auzo honen pintxo onenetako batzuk ikusiko ditugu, bazatoz?

Tortillen taberna!

Gaurko pintxo-ibilbidea Deustuko taberna adierazgarri batean hasiko dugu, izan ere, Deustoarrak tabernak 1986tik darama sukaldaritza tradizional onena eskaintzen, eta 10 urtetik gora egunero 14 eta 16 tortilla desberdin egiten.

Gehien saltzen dutena 4 gazta urdaiazpikoarekin bada ere, hainbat tortilla aurki ditzakegu: begetala, karbonara, espinaka ahuntz-gaztarekin, foie shitake perretxikoekin, besteak beste. Eta tortipizza ospetsuak, probatu dituzu?  

Oinarrian pizza-masa duten tortilla bereziak dira, dastatu behar dituzu!

20220128 124654 min e1643705243477
20220128 125406 min

Bordatxora heldu gara, eta Estitxuk jaso gaitu. Leku atsegina da, eta hemengo janari onaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Momentuan prestatutako pintxo beroak dituzte hemen, eta guk Estitxuk gomendatutako pintxo oso berezia aukeratu dugu.  Ikaragarri dago: txipiroi frijituko broxeta, patata, baratxuri eta porru frijituaren krema gainean.

Duela 20 urte Deustuko Pintxo Txapelketa irabazi zuten pintxo honekin, eta harrezkero egin dute, arrakasta handia du eta!

pintxo deusto
Pintxo Bar Bordatxo

Taberna txikia baina tradizio handikoa, lehengoak bezalakoa, baina pintxo-barra handi batekin! Sarritan Deustuko barra onena izan dela esan da, eta hala aitortu diote Bizkaiko eta Euskadiko pintxo txapelketek.

Oriotarraren eskaintza zabalaren artean zaila da aukeratzea; horregatik, Frani galdetu diogu eta txanpiz, barazkiz eta oilaskoz osatutako pintxoa gomendatu digu. Bizitza osoa ostalaritzan eman duen profesional honen azken elaborazioa da hau.

20220128 134315 ok min
Pintxo Bar Oriotarra

Orain, Madariaga 33 tabernara joango gara, auzoko beste mitiko batera, eta bi urtez jarraian Deustuko pintxorik onenaren saria irabazi duena.

Nola ez genituen probatuko?

Odolki-zakua mango-coulis eta sagar-alioliarekin izan zen 2021eko irabazlea, eta gazta eta intxaur-bonboia Pedro Ximenezko kipula karamelizatu eta ahabia-siropearekin 2020an.

Asteburuetan prestatzen dituzten txibierroak ere ezagunak dira auzoan.

IMG 20220131 WA0001
Pintxo ganador Concurso de Pintxos de Deusto 2021
IMG 20220131 WA0014
Pintxo ganador Concurso de Pintxos de Deusto 2020

Gaurko ibilbide gastronomikoa Bolivar tabernan amaituko dugu Miriamek atera dizkigun bi super pintxorekin. Hau bai gozamena hainbeste maitasun eta adeitasunez jasotzen zaituztenean.

Arrakastatsuenak probatu nahi ditugu, beraz, bi pintxo arrautz-irinez pasatuta atera dizkigu. Bata tomate natural, gazta eta tipula karamelizatuarekin, eta bestea urdaiazpiko egosi, piper gorri, saltsa pikante eta gorgonzolarekin. Bai, zin egiten dizugu argazkian agertzen dena bezain zaporetsua dela.

20220128 151158 min
20220128 151325 min

Honaino gure gaurko ibilbidea. Laster, auzo berriak eta pintxo berriak ezagutuko ditugu.

Laster arte!

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Moda para celebrar la primavera

Las tendencias de moda de esta temporada a través de tres tiendas referencia en la ciudad: Falstaff, Olañeta y Le Coccó
Plana

El Casco Viejo acoge el primer concurso de ‘pintxo burger’

Hasta el 26 de marzo participarán 19 bares y restaurantes del Casco Viejo. Un bocado cada vez más solicitado y apreciado.
Plana

Kultura, gastronomia, kirolak… Bilbao Basque Festen

Apirilaren 5etik 9ra, Bilboko kaleak Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren baitan programatutako 200 jarduera baino gehiagoz beteko dira.
Plana

Bilbotik dendaz denda: egile-saltokiak

Bada guztiari bere ukitu pertsonala ematen dakienik. Berdin dio zer den, edozein produktuk izan dezake egile-zigilua.