Brasil modernoa margotuz, erakusketa berria Guggenheim Bilbao-n

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz (21.02.2025 – 01.06.2025)

Tarsila do Amaral (Tarsila izen artistikoz ezaguna) Brasilgo modernismoaren figura nagusietako bat izan zen, eta obra original eta iradokitzailea sortu zuen iruditeria indigena eta herrikoian ez ezik, eraldaketa bizian zegoen herrialde hartako dinamika modernizatzaileetan ere oinarrituta.

1920ko hamarkadan, São Pauloren eta Parisen artean bizi zela, Tarsilak bi kultura-hiriburu horietako abangoardien arteko zubi gisa jardun zuen, eta garai hartan Frantziako hiriburuan modan zeuden kubismoaren eta primitibismoaren galbahetik pasatu zuen bere unibertso ikonografiko brasildarra. Tarsilaren pintura Pau-Brasil eta antropofagia mugimenduen inspirazio-iturri izan zen. Mugimendu horiek kultura eta arraza anitzeko “benetako” Brasil bat bilatzen zuten herrialdearen eta Europako kolonizazioaren “zentroen” arteko harremana berregiteko helburuarekin.

Tarsilaren 1930eko hamarkadako obren dimentsio militanteak eta hirurogeiko hamarkadara arte haren gizarte- eta hiri-ingurunearen eraldaketa sakonetan laguntzeko izan zuen gaitasunak berretsi egiten dute bere garaiarekin bat zetorren obra haren indarra. Gainera, Tarsila beti agertu zen berritzeko prest, emakume artista emantzipatu eta independente gisa sasoiaren eta testuinguruaren arabera bizi behar izan zituen baldintza ezegonkorrak gorabehera.

tarsila Amaral Acceso gratuito

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

¿Konpultsibitis akutua? ¿Merketrosi erreumatikoa?

Kanpaina honek tokiko merkaritza agintzen du kontsumo neurrigabe eta jasanezinaren aurkako erremediorik onena bezala.
Plana

Bilboko Faboritoak ezagutu

Gure kaleak egunez egun bizitzaz, konponbideez, berrikuntzaz eta etorkizunaz betetzen dituzten saltokiak.
Plana

HemenGO SHOPPING 2025 ibilbideak hemen daude

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Urriko jardueretarako izena emateko aukera dago urriaren 1etik aurrera.
Plana

Playmobil: Bidai txiki bat Bilboko historia eta kulturara

Abenduaren 7ra arte, Bilbo Playmobil zaleen irudimenaren eta nostalgiaren epizentro bihurtuko da.