Bilboko Faboritoak ezagutu

Bilboko zure lekurik gogokoena zein den galdetuta, zer erantzungo zenuke?

Zabalik, zuretzat, Bilborentzat.

Hurbilean, elkartu gaitezen, barruraino sar zaitezen. Gure eskaintzarik eta arretarik onena izan dezazun. Zabalik, gure kaleetako giroa, berezitasunari zabalik, bertakoari, artisautzari eta beti bezala… aholku emateari!

3570 joyeria matia 01

Etorkizuna duen tradizioa: Joyería Matía

Pieza bakarrak sortzeko talentua eta jakingura. Matía, tradizioaren eta berrikuntzaren, eta kalitatearen eta diseinuaren arteko oreka da. Duela 70 urte sortu zen Alde Zaharreko XVII. mendeko eraikin batean, eta 2003an Línea Diamante sortu zuten. Hiri erdian diamanteari soilik eskainitako bitxi-denda, espezializazioaren aldeko apustua batik bat. 

Calzados Jardilin en Bilbao

HemenGO SHOPPING: Calzados Jardilín

1964tik txikitxoen oinak mimatzen. Umeentzako zapata-denda adierazgarria. Gaur egun, familiaren hirugarren belaunaldia txikienen oinak zaintzeaz eta aholkatzeaz arduratzen da. Betiko proposamen klasikoenetatik joera berrietara. Familiako birraitonak egindako zaldiko-maldikoa gailentzen da, erosketa joko bihurtuz.

MODA CACHE

Hobekien konektatuta: Modas Caché Txurdinaga

Hiztegian “cache” bilatzen baduzu, “berezia edo dotorezia” hitzak aurkituko dituzu. Eta, horixe da, hain zuzen ere, Moda Caché, bereizgarria eta dotorea… eta beste gauza asko ere. Txurdinagan kokatutako emakumezkoen moda-denda multimarka, bereziak diren tokiko eta nazioarteko firmekin. 

FdB Carniceria Txomin min

HemenGO Jan: Carnicería Txomin

Txuletoia nagusi. Diotenez, haragiaren tenplua Erriberako Merkatuko postu bikain honetan dago. Hirugarren belaunaldia da dagoeneko, betiko kalitatea eskaintzen, bereziki txuletoiak eta eskuz landutako produktuak. Merkatari honen ezaugarri nagusia, zalantzarik gabe, lanbiderako duen grina, eta zuzenean aukeratutako behi-azienda eta txahal eta idi-hazkuntza naturala eskaintzea da.

Restaurante Amaren 3

Ostalaritza Kontzeptu Onena: Hambueysería Amaren

Amets batetik sortutako kontzeptu gastronomiko berria: benetako idi-haragia berreskuratzeaGourmet hanburgeseria. Kontzeptu gastronomiko berri bat: hambueysería. Benetako idi-haragia berreskuratu eta bi elementu hauekin bateratu nahi da: hanburgesa + brasa. Sortu zenetik, Amarenek zenbait sari lortu ditu jada, hala nola, Parrillaren Lehiaketa Nazionala haren lehen parte-hartzean.

2021etik.

4134 la libreria de deusto 01

Nire aukera Bilbo euskeraz: Deustuko Liburudenda

Gauzak gertatzen diren liburu-denda. Irakurzaletasunetik sortua, baina, batez ere, paperarekiko maitasunagatik. Era guztietako liburuak dituzte adin guztietarako, eta azkenaldian, bigarren eskuko liburuen sekzioak protagonismoa hartu du. Oso leku dinamikoa da, izan ere, etengabe ari dira ekintzak antolatzen, hala nola, aurkezpenak, narrazio-tailerrak, hitzaldiak edo ipuin-kontalariak. 2005etik. www.lalibreriadedeusto.com

La Ilusa, librería en Bilbao la Vieja

Denda Berria: Librería La iLusa

Pentsaera desberdinak sortzeko beldurrik gabeko pertsonentzako lekua. Poliki eta galanki bizitzea da euren filosofia. Liburuen bidez ezagutzak partekatu nahi dituzte. 

La Ilusa liburu-denda bat baino askoz gehiago da: erakusketak, tailerrak, liburu-aurkezpenak… izkina guztietan artea arnasten den leku dinamiko bat da.

Txuqun

Publikoaren saria: Txuqun

Proposamen original eta integratzailea, denboraldiko produktuak eta autore-sukaldaritza. Hemen jatea esperientzia gastronomiko zoragarria da. Dastatzeko menuak hainbat sorpresa eskaintzen ditu, zein baino zein gozoagoa. Javier Sancet eta Andrés Lucía sukaldariek Nafarroako baratzeko eta Extremadurako larreko jaki onenak eskaintzen dituzte. Kartak euren jatorriaren usaina eta zaporea du, kalitate handieneko produktuekin, beti euren sukaldean egoten dena.

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Solasaldiak dendaostean: Herritarrak eta Merkataritza

Urriaren 4a. 14:30etatik 16:30etara. Tertulia ezkerraldean: Hiritartasuna eta globalizazioa, mugikortasuna eta konektibitatea artean.
Plana

HemenGO Shopping Ibilbideak 2023

Bilboko dendetatik ibiliko gara? Bilboko denda berezi eta enblematikoenetara egingo diren bisiten edizio berria hasi da.
Plana

Yayoi Kusama: 1945etik gaur egunera arte

Guggenheim Bilbao Museoak Yayoi Kusama artista eta idazle japoniarraren erakusketa hartzen du. 2023/10/08ra arte
Ibilbidea

Bilbok sukaldaritza-pasaportea du

Munduko sukaldaritza eta zaporeez gozatzeko ibilbide gastronomiko bat proposatzen dizu bilbaoDendak-ek.