Art&Music kontzertu berriak 2025ean

Art & Music Bilboko Guggenheimean

Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music programaren edizio berriari esker. Martxoa eta ekaina bitartean, hiru kontzertu eskainiko zaizkio publikoari proposamen moderno eta garaikide batez goza dezan, Museoaren ildo artistikoarekin eta bere arkitekturarekin bat.

Maria Jose Llergo izango da emanaldia eskainiko duen lehena, martxoaren 8an, larunbatean, eta ondoren Charlie Cunningham arituko da, apirilaren 5ean, larunbatean. Yerai Cortesek, bakarkako formatuan, emango dio amaiera zikloari maiatzaren 10ean, larunbata. Hiru proposamenak flamenkoan inspiratuta daude, baina generoa oso modu ezberdinean lantzen dute.
 
Art & Music programari esker, kontzertuetara doazenek erakusketak ikusi ahal izango dituzte aretoan petit comité-an 20:30etik, emanaldiak hasi baino lehen, 22:00etan, eta Museoak Atrioan bertan gaitzen duen taberna-zerbitzua erabili ahal izango dute edari eta pintxoekin (sarreraren prezioan sartzen ez diren kontsumizioak).

Guggenheim. Art and music 2025

Partekatu:

Ibilbide eta plan erlazionatuak

Plana

Bilboko Itsasadarra izango da ‘BBK Ría’ren agertoki ikusgarria

Ekainaren 28an, ur gaineko agertoki batean. Bilboko itsasadarreko urek hartzen duten tamaina horretako lehen ekitaldia.
Plana

BBK Bilbao Music Legends Fest 2025

13 y 14 de junio BBK Bilbao Music Legends Fest 2025 en el Bilbao Arena con Alan Parsons y Blue Oyster Cult como cabezas de cartel.
Plana

HemenGO SHOPPING 2025 ibilbideak hemen daude

Bilboko merkataritzatik joango al gara? Bilboko denda berezienetara egingo diren bisiten edizio berri bat abian da.
Plana

Gure liburu-saltzaileen gomendiorik onenak

Liburuek bidaiatzera, amestera, haztera, ikastera... eramaten gaituzte. Gure liburu saltzaileen gomendio berezienak ezagutzen ditugu.