Art & Music Bilboko Guggenheimean
Art & Music musika-programaren barruan 2023an Museoko Atrioan izango diren emanaldiak aurkezten dizkizugu; oraingoan, abangoardiako proposamenak Museoaren arkitekturaren eta bertako erakusketen testuinguruan. Bilboz gozatzeko plan ezin hobea.
Mikel Erentxunek urtarrilaren 27an, ostirala, zabalduko du aurtengo egitaraua bere abesti mitikoenen aukeraketa batekin, hala nola “Intacto”, “Veneno”, “A un minuto”, “Mañana”, edo “Esos ojos negros”.
Honako emanaldi hauek, denak oso bereziak, hauek izango dira:
Travis Birds otsailak 17
Rodrigo Cuevas martxoak 3
Rocío Márquez apirilak 14
Elvis Perkins maiatzaren 19an
Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat egongo da 20:30etik aurrera, edari eta pintxoekin (Txartelaren prezioan ez dago zerbitzua). Kontzertua zutik izango da.
