Elkarrizketa gida lau hizkuntzetan

Eskuliburu honetan hiztegi bat eta merkataritza eta ostalaritzan erabiltzen diren  esaldi arruntenak agertzen dira.

Gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa dira gida honek erakusten  dituen lau hizkuntzak.

72 orrialde ditu liburu honek, hiru atal nagusitan banatuta: Eduki orokorrak; Saltegietarako eduki bereziak eta Hiztegia eta esaldi erabilgarriak sektoreka

Lehenengo atalean ongi etorri eta agurtzeko, barka eskatzeko edo kortesiako esaldiak aurkitu daitezke. Hiztegi bat ere badago, zenbaki, kolore, ordu, data edo helbideak lau hizkuntzetan nola esaten diren jakiteko

Bigarren atalean merkataritza munduko eduki bereziak aurkitzen dira, denda baten erabiltzen diren hitz eta esaldi arruntenak  eduki bategatik galdetzeko, konparazioak egiteko, edo eskaintzak aurkezteko; hau da dendarien  eta bezeroen solasaldi bat nola bideratu lau hizkuntzetan erakusten du gida honek

Prezioari  edo  ordainketari buruzko galdera-erantzunak, kreditu txartelaren  erabilera  edo hurbilen dagoen kutxazain automatikoa nola aurkitu ere erakusten du liburuak.

Hirugarren ataleko orrialdeak merkataritza sektore ezberdinetan banatuta daude, ostalaritza barne. Sektore bakoitzeko berezitasun eta hitz propio guztiak aurkitu daitezke zehaztasun handiz. Honi esker, gida hau ezinbesteko tresna da bezero bakoitzari  bere hizkuntza propioan erantzuteko

Deskargatu hemen zure gida:

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!