ZOZKETAREN OINARRIAK ETA BALDINTZAK:
BILBOKO FABORITOAK

“Bilboko Faboritoak” Bilboko Komertzio Sariek hainbat kategoriatan saritu dute Bilboko merkatarien lana, egunero ahalegintzen baitira gure hiria leku hobeagoa eta ezagunagoa izan dadin.

Seigarren urtez jarraian, 2024ko edizioak Publikoaren Sariarekin kontatzen du, Komertzio Onenarena, eta publikoak berak aukeratuko du. Horretarako, interesa dutenek finalistak diren dendetako bati botoa eman ahal izango diote, www.bilbaodendak.eus webgunearen bidez bozketa bat eginez. Boto gehien jasotzen dituen denda izango da sari honen irabazlea. Komertzio irabazleak 2024ko urriaren 16an egingo den Komertzioko Sarien galan jasoko du saria. 

“Bilboko Faboritoak” -etan beren botoarekin parte hartu duten guztien artean 300 euroko zozketa egingo da, bilbaoDendak-eko Opari Txartelan atxikitako saltokietan kontsumitzeko.

1.  KLAUSULA -Entitate antolatzaileak

bilbaoDendak, Bilboko Merkataritza eta Turismo Jarduera Sustatzeko Plataforma Publiko-Pribatua, IFK: G95.129.482; helbidea: Colón de Larreategi, 13, 48001 – Bilbao, Bilboko Faboritoen zozketa antolatzen du (aurrerantzean, “Zozketa”), oinarri hauetan jasotzen diren termino eta baldintzen arabera.

2. KLAUSULA- Oinarrien onarpena

Oinarri hauek interesdunen eskura daude www.bilbaodendak.eus webgunean. Zozketetan parte hartzeak honako hauek eskatzen ditu:

  1. Oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzte.
  2. Oinarrietako termino eta baldintza guztiak onartzen dituzte, pribatutasun politika eta datuen babesa barne.
  3. Zozketetatik eratorritako edozein gai ebazteko Erakundearen irizpidea onartzen dute.

3. KLAUSULA- Parte hartzaileen betebeharrak

Zozketetan parte hartzeko betebeharrak:

  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • NAN edo indarrean dagoen Egoitza txartela edukitzea.

4. KLAUSULA- Parte hartzeko epea

Parte hartzeko azken eguna urriaren 13a da, 23:59 arte.

5. KLAUSULA- Parte hartzeko eskaera aurkezteko modua

  1. www.bilbaodendak.eus webgunean sartu eta gehienez 7 komertzio aukeratu (bat kategoria bakoitzeko).
  2. Sartu datu hauek kategoria bateko denda bat bozkatzen den bakoitzean: helbide elektronikoa.

6. KLAUSULA- Saria

300€ saria zozkatzen da, bilbaoDendak-eko Opari Txartelan atxikitako komertzioetan trukatzeko*. Saria 300€-ko  Opari Txartela batean emango da. bilbaoDendak-en Opari Txartel bakoitza 300€-ko txartel birtual bat da, eta txartel horri atxikitako komertzioetan truka daiteke. Ezinbestekoa da NFC teknologia duen terminal bat edukitzea atxikitako komertzioetan erosketak egin ahal izateko. NFC teknologiak kreditu txartelei dagokien contactless funtzioa betetzen du. 

*Ikus Opari Txartelari atxikitako establezimenduak hemen https://bilbaodendak.tarjetaregalo.eus/EstablezimenduAtxikiak 

Zozketaren saria ezin izango da inoiz aldatu, alteratu edo konpentsatu, nahiz eta irabazleak hala eskatu.

Sariaren trukaketa. Irabazleari jakinarazi ondoren, 2024ko urriaren 30a arte izango du Opari Txartela igortzeko behar diren datuak emateko. Saridunak posta elektronikoz jasoko ditu Opari Txartelak, telefono mugikorrean konfiguratu eta zenbatekoa trukatu ahal izateko.

7. KLAUSULA- Boto eta zozketa sistema

Parte hartzaile bakoitzak boto bat eman dezake kategoria bakoitzeko. Kategoria berean boto bat baino gehiago emanez gero, emandako lehen botoa hartuko da baliozkotzat. Parte hartzaile bakoitzak 7 aldiz bozkatu dezake, bat kategoria bakoitzeko. 

Partaidetza pilaketa: parte hartzaileak zenbat eta kategoria gehiagotan bozkatu, orduan eta partaidetza gehiago zozketarako. Boto bat partaidetza baten parekoa da, eta, horrela, gehienez ere 7 partaidetza lor daitezke zozketan.

Parte hartzeko azken eguna: urriaren 13a da, 23:59 arte. Zozketaren data: Urriaren 14a

  1. www.bilbaodendak.eus webgunean botoa eman duten parte hartzaile guztien artean zerrenda bat egingo da.
  2. Zerrenda horretan, parte hartzaileak ordenatuta agertuko dira, botoa eman den egunaren eta orduaren arabera.
  3. Parte hartzaile bakoitzari zenbaki ordinal bat esleituko zaio, lehenengo zenbakitik hasita, eta goranzko hurrenkeran, oinarri hauetan ezarritakoa bete duten parte hartzaileen kopuru osoraino.
  4. Zozketan izena eman duten pertsonen zerrendatik, Antolatzaileak posta elektronikoko helbide bat aterako du ausazko erauzketa-sistema baten bidez., Random edo antzekoa. 

8. KLAUSULA- Saria ematea

Irabazleak. bilbaoDendak promozioaren irabazlearekin harremanetan jarriko da, bere egoeraren eta dagokion sariaren berri emateko, bozketa egitean erregistratutako helbide elektronikoaren bidez. 

Edozein arrazoirengatik irabazleari ezin bazaio emaitzaren berri eman zozketa egin eta 3 eguneko epean, saria erreserbei esleituko zaie automatikoki, erreserben hurrenkeran.

Saridunak saria ukatu dezake, baina ezin dio lagatu beste pertsona bati. Kasu horretan, zozketaren hurrengo erreserbari emango zaio saria.

9. KLAUSULA- Irabazlearen betebeharrak

Promozioan parte hartzen duten guztiek, parte hartze hutsagatik, onartzen dituzte sustapen honen oinarriak, parte hartzeko arauak, baldintzak eta pribatutasun politika eta datuen babesa. Promozioaren oinarriak interesdunen eskura egongo dira www.bilbaodendak.eus webgunean. Saria onartuz gero, irabazleak bilbaoDendak-i baimena ematen dio emandako datuak (izen deiturak eta bestelako datuak) argitaratzeko eta erabiltzeko.

10. KLAUSULA- Datu pertsonalen babesa

Internet bidez jasotako datuak zozketa egiteko datu basean sartuko dira, datu base hori sustapen epea amaitu ondoren egingo da.

Parte hartzaileek ematen dituzten datuak honako hauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dira: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Datu Pertsonalen Tratamenduari eta Datu horien Zirkulazio Askeari dagokienez Pertsona Fisikoak Babesteari buruzkoa; bai eta aplikatu beharreko gainerako indarreko araudia ere.

Tratamenduaren arduraduna: 

bilbaoDendak, Bilboko Merkataritza eta Turismo Jarduera Sustatzeko Plataforma Publiko-Pribatua, IFK: G95.129.482; helbidea: Colón de Larreategi, 13, 48001 – Bilbao, Bilboko Faboritoen zozketa antolatzen du (aurrerantzean, “Zozketa”), oinarri hauetan jasotzen diren termino eta baldintzen arabera.

Tratamenduaren helburua eta legizlazioa: 

Zozketan parte hartzeko izapideak egitea eta, hala badagokio, saria ematea bidezko diren atxikipen fiskalekin. 

Parte hartzaileei informazioa bidaltzea antolatzailera

Tratatutako datuak:

  • Zozketan izena ematean parte hartzaileek emandako datuak, bai eta aipatutako helburuak behar bezala betetzeko eska daitezkeen bestelako datuak ere. 

Hartzaileak:

Aipatutako helburuak betetzeko, ez da aurreikusten zure datuak hirugarren sozietateei jakinaraztea, legezko betebeharra izan ezik.

Nazioarteko transferentziak:

Irabazlearen datuak bilbaoDendak-en kanpainei lotutako web plataformetan edo edozein sare sozialetan argitaratu daitezke.

Argitalpen horrek nazioarteko transferentzia bat ekar dezake, datuak babesteko araudia Europakoaren parekoa ez duen herrialde baterako. 

Interesdunak, zozketan parte hartuz, transferentzia onartzen du, antolatzaileak emandako datuen segurtasun maila bermatzeko neurri osagarriak hartu ahal izatearen kalteri gabe.

Kontserbatutako epea:

Datuak behar den denboran gordeko dira bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko. 

Eskubideak:

Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko, tratamendua mugatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, bai eta zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea ere, hala dagokionean, Bilboko Merkataritza eta Turismo Jarduera Sustatzeko Plataforma Publiko Pribatuaren aurrean, IFK: G-95.129.482; helbide soziala: Colón de Larreategui, 13, 48001 – Bilbao.

Promozioan parte hartzen duten guztiek baimena ematen diote antolatzaileari bere izen-abizenak argitaratzeko, oinarri hauetan zehaztutako ondorioetarako, eta kazetaritzan parte hartzaile irabazlearen izena eta irudia erabili ahal izango dira, baita bere helbide elektronikoa ere sustapen-informazioa bidaltzeko.

Antolatzaileak ezin izango du parte hartzaileek emandako daturik erabili oinarrietan adierazitakoa ez den beste xede baterako, eta datu horiek datuen babesari buruz indarrean dagoen legeriaren arabera tratatuko ditu. 

11. KLAUSULA- Oinarriak onartzea. Erantzukizuna

  1. Zozketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek osorik onartzea.
  2. Antolatzaileak zozketaren oinarriak aldatzeko eskubidea izango du, osorik edo zati bat, edozein unetan. Era berean, irregulartasunen bat antzemanez gero, saria baliogabetu edo eman gabe utzi ahal izango da. Aldaketaren bat egin ondoren, behar bezala jakinaraziko zaie parte hartzaileei www.bilbaodendak.eus webgunean.
  3. Antolatzaileak eskubidea izango du Zozketan parte hartzetik kanpo uzteko bere ustez Oinarri hauetan parte hartzeko ezarritako edozein baldintza betetzen ez duten parte hartzaile guztiak. Parte hartzaile bat kanpoan uzteak, arrazoia edozein dela ere, parte hartzaile izatetik eratorritako eskubide guztiak galtzea dakar.
  4. Oinarri hauek gehiegikeriaz edo iruzurrez erabiltzen badira, Zozketako parte hartzailea deskalifikatu egingo da.
  5. Antolatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango parte hartzaileek emandako datuetan akatsik badago eta haien identifikazioa eragozten bada.
  6. Antolatzaileek eskubidea dute zozketa egiten den bitartean zozketaren baldintzak aldatu edo bertan behera uzteko, antolatzaileek kontrolatu ezin dituzten inguruabarrak direla eta.

12. KLAUSULA- Lege aplikagarria

Oinarri hauek Espainiako legeriari lotuta daude. 

Promozioaren antolatzailea eta parte hartzaileak, beste edozein foruri uko eginez, Bilboko epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira, bien artean sor daitekeen edozein eztabaidarako.