Eskuliburu honetan hiztegi bat eta merkataritza eta ostalaritzan erabiltzen diren esaldi arruntenak agertzen dira.
Gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa dira gida honek erakusten dituen lau hizkuntzak.
72 orrialde ditu liburu honek, hiru atal nagusitan banatuta: Eduki orokorrak; Saltegietarako eduki bereziak eta Hiztegia eta esaldi erabilgarriak sektoreka
Lehenengo atalean ongi etorri eta agurtzeko, barka eskatzeko edo kortesiako esaldiak aurkitu daitezke. Hiztegi bat ere badago, zenbaki, kolore, ordu, data edo helbideak lau hizkuntzetan nola esaten diren jakiteko
Bigarren atalean merkataritza munduko eduki bereziak aurkitzen dira, denda baten erabiltzen diren hitz eta esaldi arruntenak eduki bategatik galdetzeko, konparazioak egiteko, edo eskaintzak aurkezteko; hau da dendarien eta bezeroen solasaldi bat nola bideratu lau hizkuntzetan erakusten du gida honek
Prezioari edo ordainketari buruzko galdera-erantzunak, kreditu txartelaren erabilera edo hurbilen dagoen kutxazain automatikoa nola aurkitu ere erakusten du liburuak.
Hirugarren ataleko orrialdeak merkataritza sektore ezberdinetan banatuta daude, ostalaritza barne. Sektore bakoitzeko berezitasun eta hitz propio guztiak aurkitu daitezke zehaztasun handiz. Honi esker, gida hau ezinbesteko tresna da bezero bakoitzari bere hizkuntza propioan erantzuteko
Deskargatu hemen zure gida: