EAEko Ostalaritza-Sektoreko
laguntzak

HELBURUA: EAEko ostalaritza-sektoreko norberaren konturako langileen edo autonomoen, mikroenpresen eta enpresa txikien galera ekonomiko zuzena arintzea. Izan ere, COVID 19aren pandemiak eragindako zailtasun-egoera batean, jarduerak eten behar izan dituzte.

PERTSONA ETA ERAKUNDE ONURADUNAK: Norberaren konturako langileak edo langile autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko  euren jarduerari eragin badiote.

SUKALDARITZA-ARLOKO ESTABLEZIMENDUAK: jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak, jendearentzat oro har irekita dauden establezimendu finkoetan dihardutenak, janariak eta edariak tokian bertan jan eta edateko ohikotasunez eta lanbidez ematen dituzten erakundeak dira. (CNAE 5610, 5630)

ESKAKIZUNAK:

  • Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea eta lantokia bertan egotea.
  • Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren eraginpean geratu den ostalaritza-jardueran aritzea.
  • Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea, 2020ko urriaren 25ean alarma-egoera deklaratu aurretik.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

PRESTAZIO EKONOMIKOA:

  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro.
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro.
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro.

ESKABIDEA ETA DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA:

  • Aurkezteko epea 2020ko abenduaren 10ean amaituko da.
  • Eskabide bat aurkeztuko da lantoki edo establezimendu bakoitzeko; nolanahi ere, enpresa batek laguntza horiek eskatzeko horrelako hainbat izan ditzake, eta bakoitzak bere eskaera izan beharko du.
  • Tramitazio elektronikoko aplikazioan egingo da.