Bilboko ostalaritza sektoreari zuzeneko laguntzak

UDALAK 3,2 MILIOI EURO BANATUKO DITU BILBOKO OSTALARITZA SEKTOREARI BIDERATUTAKO ZUZENEKO LAGUNTZETAN

  • Laguntzak eskatu ahal izango dira Bilbao Ekintzaren bitartez, abenduaren 31ra arte.
  • 3.255.000 euroak langile kopuruaren araberako hiru bloketan banatuko dira, (1.000, 1.250 edo 1.500 euro) eta Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzei gehitu ahal izango zaizkie.
  • Bilbon 2.800 ostalaritza-establezimendu daude.

1.000 ETA 1.500 EURO BITARTEKO LAGUNTZA ZUZENAK

Laguntzak banatuko dituzte establezimenduen artean:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 3.000 € Eusko Jaurlaritzak (+ 1.000 € Bilboko Udalak)= Guztira 4.000 €
  • 4-10 langile dituzten establezimenduak:3.500 € Eusko Jaurlaritzak (+ 1.250 € Bilboko Udalak) = Guztira 4.750 €
  • 10 langiletik gorako establezimenduak:4.000 € Eusko Jaurlaritzak (+ 1.500 € Bilboko Udalak) = Guztira 5.500 €

2.800 ESTABLEZIMENDU BILBON

Bilbon, jardueren nahiz establezimenduen artean dauden aldeak kontuan hartu gabe, 2.800 establezimendu inguru izan daitezke laguntza-deialdi honen onuradun.

Aldi berean, aintzakotzat hartu behar da establezimendu bakoitzaren langile-kopurua, Eusko Jaurlaritzaren aginduan zehaztutako tarteen arabera.

Entitate Onuradunak

Ostalaritzaren eta jatetxeetako sektorekoak diren eta legez eratuta dauden pertsona fisikoak (autonomoak edo profesionalak, ondasun-erkidegoetako bazkideak eta pertsonalitate juridikorik gabeko sozietate zibilak) edo juridikoak, baldin eta lantokia Bilbon badute eta kalteak jasan badituzte COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako hartutako neurrien ondorioz.

Onuradun izatetik kanpo geratuko dira turismorako erabiltzen diren etxebizitzak eta etxeetara janariak eta edariak bidaltzen dituzten enpresak (Delivery eta Take Away).

Eskaerawww.ayudashosteleriabilbao.eus 

Eskaera epea:  2020ko abenduaren 23tik 2021eko urtarrilaren 31ra arte.

Informazioa: info@bilbaodendak.eus  //  94 600 22 00