Bilbo ezagutu - bilbaoDendak

Bilbo ezagutu

Bilbo ezagutu

Hiria

abandoibarra_03Bilbo etengabe aldatzen ari den hiria da. Nerbioi itsasadarra horren guztiaren jatorria da.

Joan den mendean, eremu industriala zenez, hiria bizkar ematen zion. Gaur egun, ordea, Bilboko hirigintza berritzeko prozesuaren funtsezko zutabea da, eta, bertan, garaiko arkitekto onenek utzi dute euren aztarna.

Joan den mendeko eremu industrialak etorkizuneko eraikin moderno bihurtu dira. Bilbon, oso erraza da iragana nolakoa izan zen asmatzea, bere “etorkizunari” erreparatuz gero.

Gutxi gorabehera, badira 10 urte Bilboko hirigintza biziberritzeko prozesua hasi zela, eta, bertan, antzinako izaera industrial nabaria lekutan geratu da gizakien eskalaren araberako hiriaren mesedetan. Bilbon, gainera, ikaragarria da nolako eskaintza komertzial, kultural eta artistikoa dagoen.

Bilboko historioa

bilbao1575Bilboko hiriak izaera komertzial nabaria izan du bere historian. Merkataritzaren garapen horrek zerikusi handia dauka burdin meategiekin, burdinolekin eta itsasadarrarekin zuen hurbiltasunarekin. Itsasadarra bera, gainera, ibai eta itsas garraiobidea zen.

Bere kokapena estrategikoa zenez, merkataritzak lotura zuzena zeukan nazioarteko beste ibilbide batzuekin, eta, aldi berean, segurtasuna eskaintzen zuen itsasoratzeko orduan.

XV. eta XVI. mendeetan, Bilbo merkataritza-jarduera handiko zentroa zen, eta merkataritza-harremanak zituen Europako Brujas zein Nantesko hiriekin; eta, geroago, Amerikako koloniekin nahiz Ingalaterrarekin.

Dena dela, XIX. mendean, metropolialdeko garapen industrial handiena gertatu zen. Meategiei, burdingintzari eta metalgintzari esker, ontzi-konpainiak eta trenbide-konpainiak sustatu ziren, eta finantza-erakundeak zein burtsa sortu ziren.

alhondiga_naifBilboko hiribildua itsasadarren beste aldean hasi zen zabaltzen: kale artez, plaza biribil eta zumarkaleetan oinarritutako hirigintza-plangintzadun etxe burges dotoreak. XX. mendeko hedapena gaur egungo Areatza zubian gauzatu zen, eta, aldi berean, On Diego Lopez de Haroren Kale Nagusia hiriko arte nagusi bilakatu zen, eta, bertan, hiri-bizitza antolatu eta Zabalgunea eratu zen.

1985. urtean, hiribilduaren garapenean funtsezkoa zen portua etorkizuneko hazkuntzarako estrategiaren plangintza egiten hasi zen, eta, etorkizun horretan, portuak merkataritza-jardueraren aldeko apustua egin du, bere bokazio industriala alde batera utzi gabe.

Gaur egun, bere kokapena estrategikoa denez, Bilbo giltzarria da nazio-mailako zein nazioarteko merkataritzan, bertako komunikazioak bikainak direlako lur, itsaso eta aire bidez.
Abandoibarra berriak eragin nabaria izan du Bilboko kaleetan. Guggenheim Museoa ireki zutenetik, ukitu berria du Bilbok hiri industrial eta finantzario moduan zeukan irudiak: eskaintza kulturalak erakarritako nazioarteko turismoaren helmuga.

Eraldaketa horri esker, portuko zerbitzu-eskaintza handitu egin da, Europa Atlantikoko kostaldeetan zehar bidaiarientzat antolatutako gurutzaldiek bertan egiten dutelako geldialdia. Hori dela eta, bere lekua egin du orain arte bere irismenetik kanpo geratzen ziren ibilbide turistikoetan.

Berriro ere, ia-ia zazpi mendez aldi berean hazi ondoren, hiriak eta portuak egiaztatu egin dute euren oraina eta etorkizuna oso-oso lotuta daudela, iraganean gertatu zen bezala.

Erosketak

comprasBilboko hiriak dituen xarma nagusietakoa erosketak egitea da, hain zuzen ere.

Bilbon zehar erosketak egitea plazer hutsa da berez.
Etorbide handiek eta oinezkoentzako guneek ingurune eroso bezain irisgarria osatzen dutenez, benetako plazera da erosketak egitea.

Izan ere, eskaintzen duen aukera zabala da Bilboko merkataritzaren ezaugarri bereizgarria. Bilboko kaleetan, nazio-mailako eta nazioarteko moda-konpainia handiak, kate garrantzitsuak, merkataritza-zentroak eta denda txiki espezializatuak daudenez, benetako erosketa-esperientzia eskaintzen diete kontsumitzaileei.

Dendak 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara daude zabalik. Hala ere, gero eta denda gehiago eguerdian ere zabalik daudenez, euren bezeroen premien araberako ordutegia eskaintzen dute: saltegi handiak, merkataritza-zentroak, supermerkatuak eta arropa-dendak, besteak beste.

Larunbat arratsaldeetan, denda eta saltegi handi guztiak daude zabalik. Igandeetan, ordea, salbuespenetan izan ezik, guztiak daude itxita.

Bilbon 12 barruti daude, eta, bakoitzak bere nortasuna daukanez, bereziak dira, eta oso desberdinak dira euren artean.
Bilboko merkataritza-guneak ezagutu

Euskera

euskara-763633Nortasun-adierazpide jatorrizkoena eta gure kohesio-elementu garrantzitsuenetakoa da.

Hizkuntzalariek leku berezia ematen diote euskarari Europako hizkuntzen artean, ez delako antzina Asiatik iritsitako herrien hizkuntzen taldekoa. Hurbilean, behintzat, ez du hizkuntza ahaiderik. Europan bi hizkuntza-familia daude: indoeuroparra eta uralikoa; baina euskara bi horietatik kanpo dago genetikari begira.

Entziklopedia modernoetatik ateratako hizkuntza-sailkapen guztietan, euskara aparteko lekuan agertzen da, inolako genealogia eta ahaidetasun zehatzik.

Artea

guggenarteAzken urteotan, Guggenheim Museoa Bilbora iritsi zenetik, nazio-mailan eta nazioartean garrantzi handia duen zentro kulturala da hiria.

Bilboko egitarau kulturala zabal-zabala da zenbait diziplina artistikotan: dantza, antzerkia, zinea edo musika, besteak beste. Izan ere, horretarako egokituta azpiegitura handiak daude bertan; esate baterako, Arriaga antzokia edo Euskalduna Biltzar eta Musika Jauregia. Azken horretan, hain zuzen ere, Bilboko ikus-entzuleen artean onarpen handia duen opera-denboraldia egiten da.

Euskalduna Jauregia Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoen lana da, eta etengabe eraikitzen zen itsasontzia izango balitz bezala diseinatu zuten, Euskalduna ontziolaren kokalekua izan zen diketik irteten.

Guggenheim Museoa ez ezik, estatuan arte klasiko garrantzitsuenaren arloan dauden pinakoteka onenetakoa ere badago Bilbon: Bilboko Arte Eder Museoa; baita erakusketa-areto ugari ere.

Bilbon zehar ibiltzea benetan gozagarria da, hiria bera artista ospetsuenen artelanez eta interes arkitektonikoko gunez beteta dagoelako: Santiago Calatrava, Arata Isozaki, Peña Ganchegui, Norman Foster…

Gastronomia

Dena dela, Euskadi modu berezian nabarmentzen da GASTRONOMIAN, eta Bilbo bera horren adierazgarri da.

Bertoko eskaintza gastronomikoak ez du parekorik, eta, Bilbon zein inguruan, badago euskal sukaldaritza taberna eta jatetxe askotan dastatzetik. Bertan, hain zuzen ere, bikaintasunez bat egiten dute betiko sukaldaritzak eta sukaldaritza berriko elementu berritzaileek.

gastronomiaEuskal gastronomiaren oinarrizko zutabea “pintxo” ospetsuak dira, hau da, Bilboko tabernetako barretan gainezka eta bertoko biztanleen zein bisitarien gozamenerako dauden sukaldaritza-irudikapen txikiak.

Bilbon, oraindik ere, oso ospetsua da “txikiteoaren” kultura, hau da, tabernaz betetako kaleak lagunartean zeharkatzea eta, aldi berean, pintxo paregabeekin batera, nola ez, sagardoa edo bertoko ardo gozoak edatea: Errioxako ardoa edo Bizkaiko txakolina, esaterako.

Hona hemen plater ohikoenak: bakailaoa Bizkaiko erara, legatza saltsa berdean, txipiroiak…

Jatetxeetan, 13:30etik 15:30era ematen dituzte bazkariak; eta, 21:00etatik 23:00etara, afariak. Era berean, beste jatetxe batzuetan ere badago eguneko edozein ordutan jaterik.

Gure jaiak

Aste Nagusia

Aste Nagusia Bilboko jai nagusia da, eta urtero egiten da 9 egunez. Jaiak abuztuaren 15aren osteko larunbatean hasten dira.

astenagusiaAste Nagusia 1978. urteaz geroztik egiten da, nahiz eta lehenagotik abuztuan zirkoa, barrakak, zezenketak, boxeo-norgehiagokak eta betiko dantzen ikuskizunak antolatzen ziren. Gainera, konpartsen eta Bilboko Udalaren artean antolatzen dituztenez, bakarrak dira.

Hasierako ekitaldian, txupina jaurtitzen da, eta, 2001. urtetik, Arriaga antzokiko plazatik egiten da. Txupinerak suziria edo txupina jaurtitzen du, eta pregoilariak pregoia irakurtzen du.

1978. urtetik, Marijaia jaietako sinbolo ofiziala da.

Marijaia euskarako hitza da, eta Maria izena eta jaia nahasten ditu. Emakume honek euskal itxura tradizionala du: landa-guneko arropak eta buruko zapia. Aurpegi komikoa du, bere aurpegiera nabaria bezain gorrizta da eta, baikortasunaren nahiz dantzaren adierazgarri, besoak daramatza goian.

Azken egunean, Arriaga antzokiko plazan erretzen dute, bederatzi eguneko jaiaren amaieraren adierazgarri.

Jai-egunotan Bilboko eskaintza kulturala zabal-zabala da. Gainera, derrigorrezko geldialdia egin beharra dago Areatzan kokatutako txosna ugarietan. Eremu horretako menu bereizgarriena bokatak eta kalimotxoak osatutakoa da.

 


Santo Tomás

Santo Tomas abenduaren 21ean egiten da, eta Bilboko Gabonei ematen die hasiera. Egun horretan, baserrietako ohiko produktuak jartzen dira erakusgai, eta mundu guztiak gutizia horiek erosi edo dastatu ditzake jai-giroan.

stoTomas300etik gora baserritarrek zenbait produktu erakusten dituzte: ortuariak, gozokiak, barazkiak, opilak, ogiak, frutak, loreak eta gaztak, besteak beste. Era berean, ohikoa da txorizodun taloa (arto-irinez, urez eta gatzaz egindako ogia) eta txakolina dastatzea.

Erakustokietako saltzaileak euren artean lehiatzen dira, zenbait kategoriatako saria lortzeko. Izan ere, gazta, ezti edo txakolin onenarenak dira lehiatuenak.
Horrez gain, oilaskoak, oiloak eta txerriak ere jartzen dituzte ikusgai.
Inork ez du herri-jai hau galdu nahi, hiribilduko ekitaldietakoa delako.

Azoka bera Bilboko Areatza plazaren eta Plaza Berriaren artean egiten da. Bisitariek azoka ikusi dezakete, baina, horrez gain, kaleetan egindako ohiko dantzen ikuskizunez ere gozatu dezakete, baita baserritarrek euren produktuak garraiatzeko erabiltzen zituzten garaiko gurdien desfileaz ere. Horrez gain, euskal ohiko musika-tresnak ere ezagutu ahal izango dituzte: trikitixa, panderoa, alboka edo dultzaina. Bestetik, bertsolariek ere ematen dute euren ukitua.
Urtero, milaka bilbotar, bizkaitar eta turista joaten dira San Tomaseko Azokara, eta euretako askok baserritar zein arrantzaleen ohiko jantziak daramatzate soinean.

Athletic Club

athletic_escudoBilboko Athletic Taldea Bilboko futbol-talde nagusia da.

1898. urtean sortu zuten, eta, Barcelona zein Real Madrid taldeekin batera, lehen mailako denboraldi guztietan jokatu duten hiru taldeetako bat da.

Athletic titulu gehien dituen hirugarren taldea da estatuan: 8 liga-txapelketa, 23 kopa-txapelketa eta Espainiako superkopa bat. Horrez gain, UEFAko Kopako txapeldunordea izan da behin. Athleticen, emakumeen taldea ere badago, eta lau aldiz izan da Espainiako Superligako txapelduna.

Athleticen jantzi bereizgarria marra bertikal zuri-gorridun kamiseta eta praka zein galtzetin beltzak dira.

athletic_golBere futbol-zelaia San Mames da, baina jendeak “Katedrala” ere esaten dio.
1913an ireki zuten, 40.000 laguntzeko lekua dauka eta ligako antzinakoenetakoa da. Ia-ia 13 urteko historian, gertaera handien lekukoa izan da, eta, bere zaletuekin batera, futbol-zelai bakarra da munduan. Zaletu zurigorriek euren taldearekin duten bultzada eta baldintzarik gabeko babesagatik sortutako “San Mamesko izpirituaren” ondorioz, futbol-zelai zailenetakoa da aurkarientzat.

Kirol-filosofian, bertako harrobian egindako, Euskal Herriko, hau da, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherako futbol-taldeetan prestatutako eta, jakina, lurralde horietako batean jaiotako jokalariek Athletic taldean jokatu dezaketela zehazten duen printzipioa hartzen da kontuan.

San Mames futbol-zelaiko inguruak, baina, batez ere, Poza kale ospetsua, jendez gainezka egoten dira, partiden aurreko “txikiteoa” egiteko. Beraz, giroa aparta izan ohi da, Athleticek etxean jokatzen dituen partidetan.

Bilbao Basket

Logo Bilbao Basket

2000ko martxoaren 7an sortu zenetik, Bilbao Basket berehala hasi zen jokatzen LEB-2 ligan.

bilbaoBasketplayer2003-2004 ko denboraldian Bilbao Basketek lehengo mailara igotzea lortu zuen. ACB, espainiako saskibaloiaren lehengo maila, munduko liga hoberentzat hartzen da NBA ta gero.

2003-2004ko denboraldian, Bilbao Basket saskibaloiko maila gorenera igo zen. ACB, Espainiako saskibaloiko lehen kategoria, munduko liga onena omen da NBAren ostean.