“Rasca y gana Abusu Kom” kanpaina abian

Abusuko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak, Bilboko Udalaren babesarekin, “Rasca y gana Abusu Kom” kanpaina abian jarriko du ekainaren 6tik 26ra.

34 merkataritza-, zerbitzu- eta ostalaritza-establezimenduk txartelak banatuko dizkiete bezeroei egiten duten erosketa edo kontsumo bakoitzeko. Bezeroak berehala jakingo du bere txartela saritua dagoen ala ez, eta baiezkoa bada, establezimendu berean jasoko duen opari bat izan daiteke, edo kanpainari atxikitako beste establezimenduren batean trukatu beharko duena.

Saritutako txarteletan bezeroek kontsumizioak, deskontuak dendetan, opariak, elkartearen logoa duten oihalezko poltsa ekologikoak eta abar izango dute. Opariak trukatzeko epea ekainaren 30ean amaituko da. 1.500 sari zuzen baino gehiago daude!

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!