Bilboko Udalak MERKATARITZA Bilbo Bonuak kanpainaren edizio berria abian jarri du
Kanpaina pandemiak gehien kaltetu dituen merkataritza sektoretan zuzeneko kontsumoa sustatzeko abian jarri da.
Programaren helburua merkataritza sektorean kontsumoa sustatzea da, kontsumitzaileak bonuak erosita.
Udalak erosleei BONU BAKOITZAREN ERDIA DIRUZ LAGUNTZEN DIE, eta hauek administrazio ezberdinetako beste batzuekin bateragarriak dira.
Datak
Establezimenduak atxikitzeko epea | 2021/04/13 aurrera |
Bonuak erosteko epea | 2021/05/05 – amaitu arte |
Bonuak erabiltzeko epea | 2021/05/05 – 2021/06/30 |
Nobedadeak
- Edizio honetan, aurrekontuaren banaketa ez da bertan dauden establezimenduen arabera egingo, baizik eta barruti bakoitzeko kanpainari atxikitako establezimenduen % kontuan harturik, bonuak saldu baino 24 ordu lehenago.
- Irudi pertsonal, garbitegi, argazkigintza eta gimnasioetako JEZak gehitu dira.
- NAN bakoitzeko gehienez 5 bonu erosi ahal izango dira.
- Establezimendu bakoitzak jasotzeko bonu-kopurua 150ra jaitsi da.
- Aurrekontuaren %15a gordeko da 65 urtetik gorako pertsonek dendetan bertan bonuak erosi ahal izateko, txartelarekin edo eskudirutan ordainduz.
Non atxikitu? www.bonobilbao.eus
2020ko kanpainari edo erakunde arteko kanpainari atxikita dauden establezimenduek ez dute alta berririk egin beharko. Mezu elektroniko bat jasoko dute, esteka batekin, edizio berriaren baldintzak onartzeko. Horrela, erabiltzen dituzten gako eta erabiltzaile berberak izango dituzte.
Bonuen erosketa www.bonobilbao.eus maiatzaren 5etik aurrera
Bezeroek plataforma honetan edo Kutxabanken sarrerak saltzen dituzten kutxazainetan bonuak erosiko dituzte.
Salbuespen gisa, 65 urtetik gorako pertsonek atxikitako establezimenduetan eskuratu ahal izango dituzte bonuak, aldez aurretik NANa erakutsiz.
Merkataritza bonuak 15 euroko kostua dute bere balioa 30 eurokoa izanik.
Kontuan izan bezero bakoitzak gehienez 5 bonu eros ditzakeela.
Bezeroak fidelizatzeko, berriak erakartzeko eta erosketak sustatzeko aukera hau ez galdu. Gure auzoko zenbat eta denda gehiagok parte hartu, orduan eta bizilagun eta bisitari gehiagok animatuko dituzte gure kaleak eta gure saltokietan sartuko dira.
Ikusten duzunez, abantailak besterik ez dira. Eman izena www.bonobilbao.eus
Bonuak establezimenduetan trukatzea: 2021/05/05 – 2021/06/30
Erosketa-tiket bakoitzean gehienez: 4 bonu
Establezimendu bakoitzak gehienez: 150 bonu
