7 kategoria dira, bakoitzean hiru izendapenekin, tokiko merkataritza goraipatzeko eta balioan jartzeko. Edizio honetan, berrikuntza gisa, ‘Zerbitzu Enpresa Onena’ kategoria ezarri da
2024ko Bilboko Faboritoak ezagutzeko atzerako kontaketa hasi da. bilbaoDendak, hiriko merkataritza eta turismo sektorea sustatzeko plataformak, tokiko merkataritzari ematen dizkion urteko sariak antolatzen ditu, eta dagoeneko hamazazpigarren edizioa du. Gaur ezagutzera eman dira zazpi kategoriatan banatutako 21 komertzio, ostalaritza eta zerbitzu establezimendu izendatuak. Irabazleen izenak urriaren 16an, asteazkenean, Euskalduna Jauregian egingo den XVII. Merkataritza Sarien Galan jakinaraziko dira.
Oraingo honetan, 21 establezimendu hautatu dira zazpi kategoria desberdinetarako, horietako bakoitzean hiru: Etorkizuna duen Tradizioa, Hemengo SHOPPING Bilbao, Hobekien Konektatuta, Ostalaritza Kontzeptu Onena, Merkataritzan Euskeraren Sustapena, Denda Berria eta Zerbitzu Enpresa Onena. Honen bidez, bilbaoDendak-ek hurbileko merkataritzaren garrantzia ikuspuntu desberdinetatik azpimarratu nahi du; halaber, tokiko ekonomia eta jasangarritasuna sustatzen, eta gure kaleei bizia ematen dieten pertsonetan arreta jarri nahi da.
Eman botoa zure gogokoari, urteko negozio onenari, eta irabazi 300 €
bilbaoDendak-eko presidente ohiek eta erakunde babesleek osatutako epaimahaiak erabakiko du kategoria bakoitzeko irabazlea, Publikoaren Faboritoa izan ezik. Azken hori, izenak dioen bezala, herri-bozketa bidez aukeratuko da. Gaurtik 13ra arte, urteko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimendurik onenaren aldeko botoa eman daiteke. Webgunean bilbaodendak.eus gehien lortzen dituen 21 izendatuen artean dagoen establezimendua 2024ko Publikoaren Faboritoa izango da.
Era berean, botoa eman duten pertsona guztien artean bilbaoDendak-en 300 euroko Opari Txartel bat zozkatuko da, gure hiriko saltokietan eta ostalaritza- eta zerbitzu-enpresetan erabili ahal izateko.
Izendatutako establezimenduek banderola bat eta bereizgarri bat izango dituzte gaurtik aurrera finalista direla ezagutarazteko eta herritarrak botoa ematera animatzeko, horrela Publikoaren Faboritoa saria irabazi ahal izateko. Horrez gain, urriaren lehen hamabostaldian Abandoko metro geltokian argazki erakusketa bat egongo da, eta ondoren, hilaren 16tik 31ra, Indautxuko geltokian. Halaber, Ertzilla kalean eta Arriaga Antzokiko plazan bi kubo handi jarri dituzte finalista guztiekin.