Euskadi Turismo Bonua – Deskontu bonuen trukatzea apirilaren 13n hasi da
Kanpainaren eta bonuak erabiltzeko azken eguna: 2021eko abenduaren 31a
Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.
Lau bonu mota daude, turismo-industriaren barruko azpisektorearen araberakoak:

Ostalaritza Bonua
Sukaldaritza bonua
Interes Turistikoko Jarduerak Bonua
Ostatu Bonua
Deskontu-bonuek hiru balio ezberdin izango dituzte (5, 10 edo 20 euro), egindako erosketaren arabera (20, 40 edo 60 euroko erosketak).
• 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, sukaldaritzako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
• 20 euroko deskontu-bonua, berriz, 60 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko da, ostatatze-establezimenduetan.
Bakoitzak, gehienez ere, 40 euroko balioa deskontatu ahalko du deskontu-bonuen bidez. Eta, fakturako eta establezimenduko, bi deskontu-bonu bakarrik aplikatu ahalko dira.