Etxera eramateko zerbitzu bizkorra, jasangarria eta eragin sozialekoa

Etxera eramateko zerbitzu bizkorra, jasangarria eta eragin sozialekoa

Banaketak gaitasun desberdinak dituzten pertsonek egingo dituzte bizikleta eta motor elektrikoetan, CO2 isurketarik gabe.

bilbaoDendak elkarteak, erosketa-esperientzia hobetzeko duen konpromisoan, Bilboko tokiko merkataritzarako etxera eramateko zerbitzua abian jarri du, jasangarritasunean eta gizarteratzean oinarrituta. Horretarako, Adresles bidalketa-plataformaren eta The Good Riders enplegu-zentro bereziaren laguntza du.

Ekimena gaur bertan hasi da zortzi saltokietan: Serie B (moda), Olañeta (moda), Perfumería Erlai, Tuinkis (amerikar produktuak), Sorpréndele (opariak), La Boutique de la Media (lentzeria), Foxter Shoes (oinetakoak) eta El rincón del vino (ardoa, champagne eta likoreak). Hauek izango dira Adreslesen aplikazioa erabiltzen lehenak, eta bezeroaren telefono-zenbakia besterik ez dute behar izango produktuaren bidalketa agintzeko. Bestalde, Bilboko banaketak bizikleta eta moto elektrikoetan egingo ditu The Good Riders tokiko logistika eta gizarteratze-enpresak. Azken honek gaitasun desberdinak dituzten pertsonak prestatzen ditu ondoren lana emateko. Laster, plataformaren kide diren moda, oinetako, ehun, opari eta janari-denda (elikadura ez galkorra) guztietara zabalduko da ekimena.

Zerbitzu berri honi esker, denda elkartuetako bezeroek etxean jaso ahal izango dute euren erosketa, adierazten duten orduan zehazki. Online edo dendan bertan egin daiteke erosketa, eta gero etxera bidaltzeko eskatu. Hortaz, norberaren jarduerarekin eta bete beharrekoekin jarrai daiteke, poltsarik edo pakete astunik gabe. Halaber, establezimenduak une horretan produkturen bat ez duenean edo konponketaren baten zain geratzen denean oso baliagarria da ere. Kasu horietan, merkatariak jaso bezain laster, bezeroari bidaltzeko aukera izango du. 

Funtzionamendu erraza eta segurua

Zerbitzu honen ezaugarri nagusia bidalketak kudeatuko dituen plataforma berritzailea da, Adresles start upbizkaitarrak garatua. Bizumekin egindako ordainketen antzera, merkatariak bezeroaren telefono-zenbakia besterik ez du behar agindua egiteko. Orduan, erosleak whatsapp edo SMS pertsonalizatu bat jasoko du saltokiaren irudiarekin produktua eskuragai dagoela jakinaraziz; eta honen bidez, erosleak produktua jasotzeko helbidea eta ordu-tartea aukeratu beharko du. Horrela, izapidea bizkortu egiten da: bezeroaren pribatutasuna babesten da, eta itzulketak murrizten dira helbidea gaizki idatzi dutelako edota entregaren unean etxean inor ez egoteagatik. Prozesu erraza, bizkorra, segurua eta eraginkorra da.

“Irtenbide logistiko erraza eskaintzen dugu. Era berean, telefono-zenbakia bakarrik eskatzen denez, eroslearen beste datu pertsonal batzuk babesten dira, eta huts egiten dituzten entregatzeak murrizten dira ere, doakion pertsonak berak datuak idazten baititu eta ez hirugarren batek”, adierazi dute Adreslesetik.

Kutsagarriak ez diren ibilgailuak eta gizarteratzea

Ekimen honetan The Good Riders parte hartzen du ere, Bilboko banaketak bizikleta eta moto elektrikoetan egiteaz arduratuko den tokiko gizarteratze-enpresa. Kutsagarriak ez diren ibilgailuak erabiltzearen aldeko apustu hau bat dator tokiko merkataritzaren berezko jasangarritasun-balioekin; izan ere, hurbil erosiz gero, CO2 isurtzeak, eta alferrikako enbalatze eta plastikoak murrizten dira.