Erakusleiho, balkoi eta leihoen lehiaketa

Aurten, Hiru Auzo elkarteak, bere gabonetako kanpainaren barruan, erakusleiho, balkoi eta leihoetako Gabonetako dekorazio erakusketa antolatu du. Helburua gure auzoak alaitzea, tokiko merkataritza dinamizatzea eta auzokideen babesa eta ahalegina saritzea da.

Bi kategoria daude:

Partikularren kategoria: Auzotarrek beren balkoia edo leihoa aurkeztu ahal izango dute lehiaketara, hauetako auzoren batean baldin badaude.

Enpresen kategoria: Hiru auzoetako enpresa eta establezimendu komertzial guztien erakusleihoetarako.

Parte hartzaileek abenduaren 23ra arte dute hemen izena doan emateko eta argazkiak gehitzeko. Dekorazioa kaletik ikusi beharko da eta abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra arte mantendu beharko da.

Kategoria bakoitzaren irabazleak 300 euroko saria jasoko du, HiruAuzo elkarteko kide diren establezimenduetan erabiltzeko.

Nola aukeratu irabazlea? Abenduaren 23tik aurrera, auzokideek erakusleiho, balkoi eta leiho onenak bozkatu ahal izango dituzte hemen. Gainera, botoa ematen duten guztien artean 200 euroko saria zozketatuko da, HiruAuzo elkarteko kide diren saltokietan erabiltzeko.

Hiru Auzo

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!