124.000 Bilbo Bonu hiriko ostalaritza laguntzako
- Tipo A: 5€ ordaindu eta 10€ trukatu
- Tipo B: 10€ ordaindu eta 20€ trukatu
Non erosi?
www.bonobilbao.eus Irailaren 29tik aurrera.
Non trukatu?
Atxikitako establezimenduak ikusi: www.bonobilbao.eus
Noiz arte trukatu? 2021 abenduaren 5 arte
Honako hauek dira bonuak eskuratzeko baldintzak: adinez nagusia izatea, egoiliarra edo bisitaria izatea, eta erosteko unean NANa edo AIZa erakustea. Era berean, bonuen zati bat 65 urtetik gorakoentzat gordeko da, teknologiak erabiltzeko zailtasunak izan ditzaketelako. Kasu honetan, ordainketa-sistema desberdin bat baliatuko da: establezimenduan bertan ordainduko da bonua, kontsumizioa ordaintzerako orduan, kreditu-txartelarekin edo eskudirutan.
Kanpaina hau izenduna da, herritarrek establezimendua aukeratu beharko dute webgunean bonua erosten dutenean, baina, hala ere, beren-beregi banatuko dira barrutien artean, hiri osoan kontsumitzen direla bermatzeko. Era berean, bateragarriak eta metagarriak dira beste administrazioren batek abian jartzen duen beste edozein motatako bonuekin.
Pertsona bakoitzak guztira 5 bonu eskuratu ahal izango ditu (NAN bakoitzeko) eta tiket bakoitzeko 4 bonu erabili ahal izango dira. Tiketaren zenbatekoak bonuen zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan behar du, kontsumizio bakoitzean oso-osorik agortzeko modukoa.
Bestalde, atxikitako establezimenduetan trukatzeko, bonua establezimenduetan aurkeztu beharko da paperean edo, bestela, QRa erakutsiz.
