Bono Turismo Bilbao Bizkaia

Bizkaiko Alduandiak eta udalak herritarrentzat salgai jarri dituzte Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak, sektorea indartzeko.

Bonuek 50 €, 80 € eta 200 euroko balioa izango dute eta www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean eskuratu ahalko dira, abenduaren 31ra arte edo agortzen diren arte.

48.000 bonuen prezioak honela banatuko dira: 80€ ostalaritzarako, 50€ jarduera turistikoetarako eta 200€ Bilbo Bizkaian kontsumitzeko produktu turistikoak eskaintzen dituzten agentzietan erabiltzeko.

Bonuen kanpaina hau izenduna izango da, beraz, erabiltzaileak bonuak eskuratzen dituenean adierazi beharko du bonuak zer establezimendutan/enpresatan erabili nahi dituen. Bonuak erosteko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da edo bonuak agortzen direnean.

NAN/AIZ bakoitzeko (adinez nagusiak eta egoiliarrak eta/edo bisitariak) 800 euro eskuratu ahalko dira bonutan, eta tiket edo faktura bakoitzeko hiru bonu erabili ahalko dira gehienez ere. Bonuak erabiltzerako orduan, tiketaren edo fakturaren zenbatekoa bonuen zenbatekoa bezainbeste edo gehiago izan beharko da, ez baita eskudirurik itzuliko. Bonu bat eskuratu dutenek bonuaren QR kodea aurkeztu beharko dute edo, bestela, erosketa egingo duen establezimenduan inprimatutako bonuak aurkeztu. Bonuak erabiltzeko epea asteazkenean, irailaren 22an, hasiko da, bonuen salmentarekin batera, eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da.

Bono turismo bilbao bizkaia
Share on facebook
Share on twitter
Share on email
Share on whatsapp

Gracias por participar*…

… ¡y sigue votando!

Si aún no has votado las 7 categorías, recuerda: cuantas más categorías votes, más posibilidades de ganar los 300 €. 

*Notificaremos por email el nombre de la persona ganadora del sorteo el lunes 15 de noviembre. ¡Sigue!