Kopako finalak direla eta, bilbaoDendak eta Athletic Clubek antolatu duten Bizi Ametsa Erakusleihoen lehiaketaren irabazleak LAUTXO, ULTRAMARINOS ROMAÑA eta DERBY GARDEAZABAL dira, ehun bat saltoki baino gehiagoren artean.
Athletic hiri osotik dago, eta hiriko dendek beren erakusleiho zuri-gorri onenak erakutsi dituzte bilbaoDendak eta Athleticek antolatutako Bizi Ametsa lehiaketari esker.

Merkatariek beren txispa eta sormena piztu dute eta erakusleihoak apaindu dituzte, urte zuri-gorri historiko honetan Bilbok eta auzoek animatzeko duten gogo bizia eta ilusioa erakusteko. Alde Zaharrera, Deustura, Santutxura, San Frantziskora, Zorrotzara… joatea besterik ez dago, eta hiria ilusio zuri-gorriz beteta dagoela egiaztatu.
Lehenego saria – Lautxo – Hirukoa prestatzen ari gara
‘Hirukoa prestatzen ari gara’. Horixe da erakusleiho irabazlearen legenda. Hirukoa jada ezin da izan, baina erakusleiho honetan indartsu animatzen jarraitzen dute gure lehoien 25. kopa lortzeko.
Bigarren saria – Ultramarinos Romaña – Kartoizko leohi argiztatua
Kreatibitate oso originala kartoiz egindako lehoi batekin, eta berezitasun batekin, gauez ere ikusarazteko argia du. Bere produktua, duela 70 urte baino gehiagotik lekale eta kontserbetan espezialistak, konposizioan guztiz integratuta dago, eta bertan oso bilbotarrak diren bi pertsonai agertzen dira ere: Marijaia eta Gargantua. Betidaniko janari-denda. Bigarren saria ULTRAMARINOS ROMAÑArentzat, San Frantzisko auzoko 24an.
Hirugarren saria – Derby Gardeazabal – Aldagela
Erakusleiho gogokoena
Erakusleiho gogokoenari saria Lamiak hileapaindegiarentzat
Zona bakoitzeko erakuleiho nabarmenena
Basurto | Mod PC | Sabino Arana, 36 |
Bilbao la vieja, San Francisco y Zabala | MIID | Dos de mayo, 12 |
Bilbao Centro | Charcutería San Mamés | Alameda San Mamés, 2 |
Casco Viejo | Bi by jatera | Esperanza, 8 |
Deusto | Frutas Asencor | Avda. Madariaga, 31 |
Distrito 2 | Olga Yrazu | El Cristo, 12 |
Hiru Auzo | Flores Rementería | Larrako Torre, 2 |
Otxarkoaga | Carnicería Aurtenetxe | Langaran 1 (puesto 24-25) |
Rekalde | Farmacia Arantza Madariaga | Altube, 5 |
Santutxu | La Karola Kintana | Karmelo, 12 (entrada por Ricardo Bastida) |
Txurdinaga | Martínez N&G | Txomin Garat, 13 Lonja 16 |
Zorroza | Librería Lápices | Astillero, 8 |