Bilbok bere saltoki faboritoak aukeratu zituen atzo, azaroak 21, Euskalduna Jauregian ospatu zen galan.
Merkataritza Sari hauek XVI. edizioa ospatu dute dagoeneko eta hiriko komertzioaren jai nagusia dira; urteko bilera bereziena bilbaoDendak osatzen duten merkataritza elkarteetako kide diren ia 2.000 establezimenduentzat. Guzti horiek produktu-eskaintza espezializatua eta lehiakorra osatzen dute, bai bertako bezeroentzat bai turista edo bisitarientzat.
“Bilboko Faboritoak” lema duen gala Sergio Arrospide aktore eta gidoilariak aurkeztu du, ‘Gerardo’ bertako firmaz jantzita, eta Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, eta Rafael Gardeazabal bilbaoDendak-eko presidentea izan dira bertan, 400 gonbidatu baino gehiagorekin batera, sektoreko agintari, enpresa eta saltoki txikien ordezkariak eta gizarte bilbotarraren izenean bertaratu diren pertsonak barne.
Gala completa
Sari nagusiak
PUBLIKOAREN SARIA: MERCERÍA LA COSTURA
DENDA BERRIA: IGNACIO GOITIA ART STORE
OSTALARITZA KONTZEPTU ONENA: WAMAN RESTAURANTE
EUSKARAREN SUSTAPENA: GANBOA JEWELLERY
HOBEKIEN KONEKTATUTA: LULÚ MARTINÉS
HEMENGO SHOPPING BILBAO: CALZADOS ALONSO
HEMENGO JAN: ALL NATURAL
ETORKIZUNA DUEN TRADIZIOA: GERARDO
Auzo sari enblematikoa
Abusu – La Peña | Calzados García |
Basurto | Peluquería Linoc |
Bilbao Centro | Lencería Egay |
Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala | Pastelería Alonso |
Alde Zaharra | Droguería Juan Torre |
Deustu | Joyería Sabin |
Distrito 2 | Ikusi Óptica |
Hiru Auzo | Óptica Avenida |
Otxarkoaga | Posventa Bilbao |
Rekalde | Edu Harategia |
Santutxu | J&C Gómez Calzados |
Txurdinaga | Mercería Labores Ugalde |
Zorroza | Soka Informatika |