Tokiko merkataritzaren aplikazio berria eskaintza eta promozioekin

Tokiko merkataritzaren aplikazio berria eskaintza eta promozioekin

Bilboko eta Getxoko merkatariek aplikazio berria jarri dute martxan online eskaintzak eta promozioak denda fisikoan bertan erabiltzeko

bilbaoDendak eta Getxo Enpresa elkarteek, GERTU aurkeztu dute, mugikorrean unean uneko eskaintzen berri ematen duen Aplikazioa, dendan bertan bakarrik erabiltzeko.

Digitalizazioak eskaintzen dituen abantaila guztiak erabili nahi dira, tokiko merkataritzaren funtsa ahaztu gabe, hau da, dendara joatea eta tratu pertsonalizatua jasotzea.

Bilboko eta Getxoko merkatariek GERTU martxan jarri berri dute. Euskarazko izenak dioen bezala, “betiko” denden hurbiltasunari balioa ematen dion aplikazioa da, eta merkealdiei, promozioei, opariei edo bezeroentzat onuragarria den beste edozein aukera edo daturi buruzko informazio zehatza ematen du. Hori guztia mugikor edo tabletaren pantailatik eskuragarri.

Saltoki txikien eta bezeroen arteko hurbiltasun fisikoa kontuan hartuta, eta, aldi berean, denda tradizionalak Interneten banaka posizionatzeko duen zailtasuna kontuan hartuta, GERTU erakusleiho birtual handi bat lortzeko aurrerapausoa da. Eskaintza, promozio eta sari desberdinak biltzen dituen online erakusketa. Une bakoitzean eta denbora errealean gure denda gogokoenetan dauden merkataritza-aukerak ematen digu ere.

Helburu bikoitza: saltokietara bezeroak erakartzea eta tokiko merkataritzaren digitalizazioa erraztea.

Gaur goizean aurkeztu dute GERTU aplikazioa bilbaoDendak-eko presidentea den Rafael Gardeazabalek, eta Getxo Enpresako presidenteak, Elena Cantera. Proiektu berri honen bi alderdiak azpimarratu dituzte: alde batetik, informazio garrantzitsua eta eguneratua jasotzeko hau erabiltzen dutenek Aro Digitalean sartuko dira; baina, aldi berean, erosketa egiteko bertan fisikoki egotea eskatzen da, hurbileko merkataritzak ematen duen gertutasuna eta tratu pertsonalizatua mantenduz.

Ehun promozio baino gehiago erabilgarri

Aplikazio berria erabiltzea oso erraza da: hasierako pantailak aukeratutako eremuaren hiri-planoa erakusten du, eta bertan, parte hartzen duten dendak eta indarrean dauden eskaintzak agertzen dira Google Mapsen markatzaile gorri ezagunen bidez nabarmenduta. Horrez gain, denda bakoitzak fitxa bat du bere deskribapen eta harremanetarako datuekin. Azkenik, hirugarren pantaila bat dago, une bakoitzean eskura dauden promozio komertzialak zehazten dituena. dagoeneko ehun bat establezimendu daude GERTU programari atxikita, eta 150 bat promozio aktibo.

+INFO: 94 600 22 00 / info@bilbaodendak.eus

Logo de la app Gertu
Tokiko merkataritzaren aplikazio berria eskaintza eta promozioekin 1