Liburua Bilboko eta Bizkaiko jatetxeetako sukaldariek eta Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskolek egindako 50 sukaldaritza proposamenen hautaketa da.
Mercabilbaok amantala lotu du, suak piztu ditu eta lanari ekin dio “50 urte, 50 errezeta” liburu solidarioa eginez, mende erdia Bizkaiko gastronomiaren zapore onenekin ospatzeko. Bilboko eta Bizkaiko jatetxeetako sukaldariek eta Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskoletako sukaldariek egindako 50 sukaldaritza proposamenen sorta da. Errezeten artean, hasierakoak, arrain-, itsaski- eta haragi-plater nagusiak eta postreak biltzen dira.
Liburuaren banaketa Bilbao Dendak elkartearen barruan dauden denda eta enpresen bidez egingo da, 5 euroko prezioan.
Salmentarekin bildutako guztia Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko da. Mercabilbao egunero ari da erakunde horrekin lankidetzan, duela 25 urte baino gehiagotik.
Horretarako, Bilbo-Bizkaiko 50 sukaldarik hartu dute parte: Azurmendiko Eneko Atxa, Andra Mariko Zuriñe García, Baserri Maiteko Alexia Ballesteros, Zortzikoko Dani García, Jauregibarriako Beñat Ormaetxea, Minako Álvaro Garrido, besteak beste.
Mende erdiko historia euskal gastronomiaren zaporerik onenez beteta. “50 urte, 50 errezeta” liburuarekin, Mercabilbaok sukaldaritzan pauso bat ematera eta sukaldaritzarako dituzten dohainak probatzera gonbidatzen ditu herritarrak.
bilbaoDendak elkartearen banaketa-puntuak:
Nerea Okindegia | Iturribarria, 3 | Basurto |
Al Dente gastronomía italiana | Alameda de Urquijo, 62 | Bilbao Centro |
Charcutería Alemana “La Moderna” | Alameda de Urquijo, 42 | Bilbao Centro |
Charcutería Alemana “La Moderna” | Colón de Larreategi, 25 | Bilbao Centro |
El Corte Inglés, Club del gourmet y Supermercado | Gran Vía 7-9 | Bilbao Centro |
Bizkarra | Licenciado Poza, 12 | Bilbao Centro |
Ultramarinos Gregorio Martín | Artekale, 22 | Casco Viejo |
Geuria Merkatua | Askao, 8 | Casco Viejo |
Bizkarra | Cruz, 8 | Casco Viejo |
Dietética Altea Bilbao | Avda. Madariaga, 21 | Deusto |
Reparación de Calzado Matía | Blas de Otero, 3 | Deusto |
Supermercado Martín Aragon | Blas de Otero, 7 | Deusto |
Bombonería Silmai | Lehendakari Agirre, 37 | Deusto |
